Merkatu beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Merkatu beltza salgaien legez kanpoko salerosketa da, salgaien prezioak edo saldu beharreko kopuruak estatuak araututa daudenean. Legez kanpoko produktuak, adibidez su armak eta legez kanpoko drogak, saldu eta erosteko merkatuari ere merkatu beltza deritzo. Legez kanpoko produktuen kasuan ezik, merkatu beltzak krisi ekonomiko edo gerra garaian garatu ohi dira, eskasia dela eta estatuak merkatuen gaineko kontrol zorrotza ezarri behar duenean.

Merkatu beltza estatuak produktu bati zerga handia ezartzen dionean gerta daiteke: produktuak prezio oso altua du eta salgaiak legez kanpo atzerrian erosi, kontrabandoz alegia, edo bertan ekoiztuta, merkatu beltzean estatuak jarritako prezioan baino merkeago saltzen dira, zerga ordaindu gabe. Horrela, erosleak prezio merkeagoa lortzen du eta saltzaileak salmenta legez egingo balu baino etekin handiagoa ere lortzen du, prezioa ez baita estatuak kobratu beharko lukeen zerga adina murrizten. Adibidez, tabakoaren eta erregaien merkatu beltza arrunta da herrialde askotan, produktu hauen gainean estatuek jartzen ditizten zerga altuak direla eta.

Legez kanpoko merkatu hau estatuak saldu beharreko kopuruari buruzko murrizketak edo debekuak ezartzen dituenean ere gertatzen da: murrizketak direla eta, eskaria eskaintza baino handiagoa da eta kontsumitzaileak prezio altuagoa ordaintzeko prest egoten dira produktua eskuratzeko, estatuak kontrolatutako merkatuetatik at. Prezio altuak direla eta, saltzaileek ere mozkin handiagoak lortzen dituzte merkatu beltzean legezko merkatuan baino. Kasu honetan, kontrabandoa ere ohikoa da, kanpoko produktua ekarriz merkatu beltza zabaldu egiten baita.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merkatu beltz Aldatu lotura Wikidatan