Swayambhunath
Swayambhunath | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Katmanduko ibarra | |
Kokapena | |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Province of Nepal | Bagmati Province |
District of Nepal | Kathmandu District |
Hiria | Katmandu |
Koordenatuak | 27°42′54″N 85°17′24″E / 27.715°N 85.29°E |
Arkitektura | |
Azalera | 32,63 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 121bis-004 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Swayambhunath (devanagariz स्वयम्भूनाथ स्तुप; nepaleraz: स्वयंभू; batzuetan Swayambu edo Swoyambhu deitua) Katmanduren mendebaldeko mendixka batean eraikita dagoen estupa da. Tximuen tenplua ezizenaz ere ezagutzen da. Boudhanathekin batera Katmanduko tokirik turistikoena da.
Swayambhunath mendixka baten gainean dago. Estuparen inguruan monasterio budista bat, museoa eta liburutegia eraiki dira. Gora igotzeko eskailera luze bat dago, 365 maila dituena. Inguruan basoa eta zuhaitzen artean tximu ugari, hortik bere ezizena.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Swayambhu Purana idatzi budistak Katmandu bailararen sorrera azaltzen du. Liburuak dioenez garai batean bailara guztia laku handi batek estaltzen zuen. Behinola bertan loto lore bat sortu zen, eta bailarari Swayambhu izena ipini zitzaion, berez sortua esan nahi du. Mañjuśrī budista jakintsuak ametsetan lorea ikusi zuen eta berau adoratzera abiatu zen. Iristerakoan iruditu zitzaion bailara egokia zela jendea bizitzeko eta arroila bat sortu zuen bertatik urak ihes egin zezan. Gaur egun bertan dago Katmandu eta loto lorea Swayambhunath estupa bihurtu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Swayambhunath estupa Vrsadeva erregeak eraiki zuen V. mende hasieran. Lekua budista bada ere, hinduistentzat ere toki sakratua da. Diotenez Asoka enperadoreak III. mendean bisitatu omen zuen antzinagoko tenplu bat, baina haren aztarnarik ez da aurkitu. 1500 urteren ondoren 2010eko maiatzean berriztatu dute, horretarako besteak beste 20 kg urre erabili dituztelarik.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Swayambhunath muinoa
-
Shikhar estiloko tenplua, Pratapass erregeak eraikia
-
Swayambhunath estupa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Swayambhunath estuparen irudiak