Sydney Sweeney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sydney Sweeney

(2019)
Bizitza
JaiotzaSpokane (Washington)1997ko irailaren 12a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSaint George's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta zinema aktorea
Altuera1,61 metro

IMDB: nm2858875 Allocine: 441277 Rottentomatoes: celebrity/sydney_sweeney Allmovie: p665579 Metacritic: person/sydney-sweeney
Twitter: sydney_sweeney Instagram: sydney_sweeney Edit the value on Wikidata

Sydney Bernice Sweeney, Sydney Sweeney izenez ezaguna (Spokane, Washington; 1997ko irailaren 12a)[1] estatubatuar aktorea da. HBOren Euphoria (2019-gaur egun) telesailean Cassie Howarden papera egiteagatik eta Olivia Mossbacherren papera egiteagatik ezaguna da The White Lotus (2021) telesail ospetsuan. Horiei esker, bi izendapen jaso zituen Prime Time Emmy sarietan. Gainera, Once Upon a Time in Hollywood (2019), The Voyeurs (2021), Anyone But You (2023) eta Madame Web (2024) filmetan parte hartzeagatik nabarmendu da.[2]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sweeneyk neba txiki bat du, bere izena Trent da. Bere ama abokatua da eta bere aitak medikuntza sailean lan egiten du. Bere lehen papera jasotzeko, bere jaioterrira joan behar izan zen. Behin gurasoek aktore izan nahi zuela onartu zutenean, Los Angelesera mugitu zen. Txakur bat dauka, Tank izenekoa.

2022an Jonathan Davinorekin harremanetan zegoela iragarri zuen. 2018tik bikoteak dira. [3]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sweeney zenbait telesailetan izar gonbidatua izan da. Besteak beste 90210, Criminal Minds, Grey's Anatomy eta Pretty Little Liars. [4]

Bere lehen paper protagonista Netflixen eskutik etorri zitzaion, non Emaline Addario antzeztu zuen Everything Sucks! telesailean. Gero, HBOren Sharp Objects minitelesailean parte hartu zuen. Bertan, Alice interpretatu zuen. 2018an bigarren mailako papera izan zuen Huluren, The Handmaid's Tailen. Eden Spencer interpretatu zuen.[5]

2019an, bere ibilbidea irauli zuen HBO Euphoria telesailean paper protagonista lortu zuenean, Cassie Howarden paperean, Zendaya, Barbie Ferreira eta Hunter Schafer aktoreekin pantaila partekatuz.[6] Telesailak nazioarteko arrakasta izan zuen, eta horrek Sweeney, bere taldekideak bezala, lehen planoan jarri zuen. 2022an Cassieren papera egin zuen berriro telesailaren bigarren denboraldian, Primetime Emmy Awards sarietan antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren izendapena lortuz telesail dramatiko batean.[7]

Zineman, 2019an parte hartu zuen, Quentin Tarantinoren eskutik, Once Upon a Time in Hollywood filmean hartu zuen parte, Snake interpretatuz.[8] Gainera, Clementine filmean ere paper protagonista zuen, Lana interpretatuz.[9]

2021ean, HBOren The White Lotus minisailaren protagonista izan zen, Olivia Mossbacher intrepretatuz.[10] Telesailean egindako interpretazioagatik, beste izendapen bat lortu zuen Primetime Emmy Awards sarietarako, oraingoan antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sailean, miniseria. Urte horretan bertan, The Voyeurs[11] misteriozko filma eta Netflixeko Night Teeth suspensezko filma ere egin zituen, Eva banpiroaren rolean.[12]

2023an benetako gertaeretan oinarritutako Reality filmeko protagonista izan zen, eta hainbat laudorio jaso zituen.[13] The Rolling Stonesen "Angry" itzulerako abestiaren bideoklipean ere parte hartu zuen. Bertan, Los Angelesetik[14] Kabriolet gorri baten atzealdean muntatuta ikusten da. Urte bereko abenduan, Anyone But You komedia erromantikoaren protagonista izan zen Glen Powellekin batera.[15]

2024an, Sonyren Spiderman unibertsoaren Madame Web filman paper garrantzitsua izan zuen, Julia Carpenter interpretatu zuen eta otsailean zinemetan estreinatu zen.[16] Gainera, Immaculate beldurrezko filma ere egin zuen, non produktore exekutiboa ere baden[17] eta Ron Howardek zuzendutako Eden filma filmatzen ari da.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Thompson, Avery. (2018-02-15). «‘Everything Sucks!’ Star Sydney Sweeney Reveals Her Character Is Inspired By Gwen Stefani & More» Hollywood Life (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Sydney Sweeney, la chica del momento» La Vanguardia 2024-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Las imágenes de Sydney Sweeney con su prometido que ponen fin a meses de rumores» HOLA 2023-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  4. (Ingelesez) «Who Plays Cassie On 'Euphoria'? Sydney Sweeney Has Had A Major Few Years» Bustle 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  5. (Ingelesez) Sbrocchi, Bianca. (2023-07-16). «Sydney Sweeney’s ‘The Handmaid’s Tale’ Performance Kicked Off Her Impressive Career» Collider (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  6. (Gaztelaniaz) «Sydney Sweeney, imparable: de triunfar en 'Euphoria' a protagonizar campañas de moda» HOLA FASHION 2022-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  7. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2022-07-16). «La doble nominación a Sydney Sweeney en los Emmy, el golpe de justicia que su emergente carrera necesitaba» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  8. (Ingelesez) Galuppo, Mia. (2018-08-27). «Danny Strong, Sydney Sweeney Join ‘Once Upon a Time in Hollywood’ (Exclusive)» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  9. (Ingelesez) N'Duka, Amanda. (2017-10-05). «‘StartUp’s Otmara Marrero, Sydney Sweeney & More Cast In ‘Clementine’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  10. (Gaztelaniaz) Albertini. (2021-05-12). «'The White Lotus': HBO desvela la fecha de estreno y primeras imágenes de la nueva miniserie del creador de 'Iluminada'» Espinof (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  11. (Gaztelaniaz) Zorrilla, Mikel. (2021-09-09). «'The Voyeurs': un retorcido thriller erótico de Amazon lastrado por sus giros inverosímiles» Espinof (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  12. (Gaztelaniaz) Velvet, Revista; Buchholz, Rommy. (2021-09-28). «‘Night Teeth’ de Netflix, la película de vampiros que necesitábamos» Revista Velvet (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  13. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2023-08-24). «La película más incómoda de Sydney Sweeney: esta es su angustiosa historia real» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  14. (Ingelesez) News, A. B. C.. «The Rolling Stones drop music video for 'Angry' starring Sydney Sweeney» ABC News (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  15. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2024-02-11). «La comedia romántica que ha arrasado con la taquilla española y no te puedes perder» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  16. Press, Europa. (2023-03-06). «Confirmado el personaje de Sydney Sweeney en Madame Web, el spin-off de Spider-Man» www.culturaocio.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  17. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2024-01-25). «Immaculate: la brutal película de terror y milagros con Sydney Sweeney» GQ (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  18. (Gaztelaniaz) Ragoy, Por Micaela. (2023-10-31). «Sydney Sweeney y Vanessa Kirby se unen a Jude Law y Ana De Armas en el thriller Eden» infobae (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]