Tōno (Iwate)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tōno
遠野市
 Japonia
Nabekura park07s3872.jpg
Flag of Tono, Iwate.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tohoku
Iwate
Jatorrizko izena 遠野市
Geografia
Koordenatuak 39° 19′ 39″ N, 141° 32′ 01″ E / 39.3275°N,141.53361111111°E / 39.3275; 141.53361111111Koordenatuak: 39° 19′ 39″ N, 141° 32′ 01″ E / 39.3275°N,141.53361111111°E / 39.3275; 141.53361111111
Tōno (Iwate) hemen kokatua: Japonia
Tōno (Iwate)
Tōno (Iwate)
Tōno (Iwate) (Japonia)
Tono in Iwate Prefecture Ja.svg
Azalera 825,62 km²
Mugakideak Kamaishi Itzuli, Hanamaki Itzuli, Ōshū Itzuli, Miyako Itzuli, Ōtsuchi Itzuli eta Sumita Itzuli
Demografia
Biztanleria 26.110 bizt. (2019-06-01)
Dentsitatea 34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time Itzuli
Hiri senidetuak Salerno
http://www.city.tono.iwate.jp/ www.city.tono.iwate.jp

Tōno (japonieraz: 遠野市 Tōno-shi?) Japoniako Honshu uharteko hiri bat da, Iwate prefeturan dagoena. 2014ko erroldaren arabera 28.078 biztanle ditu. "Folklorearen hiria" ezizenaz ezagutzen da paisaia natural eta kultura tradizionalarengatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jōmon Arotik populatua izan da, garai hartako pitxarrak aurkitu dira eta. Ondoren Emishi herriak okupatu zituen inguruak, eta oraindik ainuerazko toponimoak mantentzen dira. 1051 eta 1063 artean Minamoto no Yoshiie eta Abe no Sadatok borroka ugari izan zituzten inguruan eta ordutik aurrera Hiraizumi Fujiwara leinuak agindu zuen Tōnon. Zaldiak hazteko erabili zen harana.

Sengoku Aroan hainbat samurai leinu izan ziren agintean baina Edo Aroan Moriokako Nambu leinuak gobernatu zuen Tōno. Honek Nabekura gaztelua eraiki zuen 1627an.

Meiji berrezarkuntzarekin batera zeta eta kotoi industriak garatu ziren. 1905-06ko neguan ordea zetar guztiak galdu ziren eta gose itzela jasan zuten Tōnoko biztanleek, esaten denez basalandareen sustraiak jaterainokoa.

Tōno udalerria 1954 urtean eratu zen Tōno bera beste zazpi herrixkarekin batzean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iwate prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Sarugaishi ibaiaren ertzeko lautadetan, eta mendiz inguraturik dago, aipagarriena Hayachine mendia (1.914m).

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Furusato-mura herri tradizionala: XVIII eta XIX mendeetako L-itxurako etxe tradizionalak daude bertan, magariya izenekoak.
  • Tōno Monogataritik ateratako folklore jaialdiak.
  • Fukusen-ji teplua: Japoniako egurrezko Kannon irudi handiena dauka.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tōno (Iwate) Aldatu lotura Wikidatan