Transportes Colectivos S.A.

Wikipedia, Entziklopedia askea
TCSA» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Mercedes 0-405 Bilbobusen antzinako irudia duena.

Transportes Colectivos S.A. (TCSA) autobusen zerbitzua eskaintzen duen enpresa bizkaitarra da, Bizkaibusen linea batzuk kudeatzen dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko amaieran TUB (Tranvías Urbanos de Bilbao) izenaz sortua, Arratiako tranbiak kontrolatua izan ondoren, 1906an Tranmways et Electricité de Bilbao bihurtu zen. Gero TUGBSA (Transportes Urbanos del Gran Bilbao) izena hartu zuen 1980ko hamarkadan egungo izena hartu arte.

Bilbaína de Autobuses S.A. (BASA), Saipal eta Ramos xurgatu ondoren, 1988an Bilbobusen eta Bizkaibusen sartu zen. 2008an Bilbobus galdu ondoren, ALSAk erosia izan zen.

Ibilgailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mercedes 0-405 Hispano (1900 seriea).
  • Mercedes 0-405 N Hispano (800 seriea).
  • Mercedes 0-405 N2 Hispano (800 seriea).
  • Mercedes 0-530 Habit Hispano (1000 seriea).
  • Mercedes 0-530 Citaro.
  • Mercedes 0-530 L Citaro (1750 seriea).
  • Mercedes 0-530 G Citaro eta Hispano Habit artikulatua (2200 seriea).
  • Scania N-270UB Hispano Habit (2300 seriea).
  • Volvo B7L Hispano Habit (1100 seriea).
  • Volvo B12B Sunsundegui Astral (7732, 7733, 7734).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]