La Burundesa

Wikipedia, Entziklopedia askea

La Burundesa (euskaraz Burundarra) euskal garraio enpresa bat da. Besteak beste, Iruñea, Bilbo eta Gasteizko udalerriak autobusez batzen dituen garraiobideak ditu eta udaran, Zarautz eta Iruñea arteko garraiobidea ere badu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainia 1925ean sortu zen, Urdiainen. Konpainiaren izena, sorterriaren kokagunearekin dauka zerikusia, Burundarekin alegia. Burundesak kudeaturiko lehen linea Altsasu eta Iruñea bitartekoa izan zen. Ondoren, Gasteiz eta Nafarroako hiriburuaren arteko linea, eta Bilborakoa zabaldu ziren.

1955ean Bilbo eta Iruñea bitarteko zerbitzua La Unión Alavesa enpresarekin batera eskaintzen zuten. Autobusak hiru ordu behar zituen bi hiriburuak elkartzeko, eta Dimako mendatetik igarotzen ziren autobusak.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]