Tahoe aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tahoe aintzira
Lake Tahoe
Lake Tahoe NV.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 1.899,5 m
Luzera 35 km
Zabalera 19 km
Azalera 502 km²
Sakonera 501 m
Bolumena 150 km³
Geografia
Koordenatuak 39° 05′ 00″ N, 120° 02′ 00″ W / 39.083333333333°N,120.03333333333°W / 39.083333333333; -120.03333333333Koordenatuak: 39° 05′ 00″ N, 120° 02′ 00″ W / 39.083333333333°N,120.03333333333°W / 39.083333333333; -120.03333333333
Mendikatea Sierra Nevada
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lurraldea Kalifornia eta Nevada
Babestutako-eremua Lake Tahoe Basin Management Unit Itzuli
Hidrografia
Ur-emaileak
Hustubidea Truckee ibaia
Erresidentzia denbora 700 urte
Arro hidrografikoa Lake Tahoe basin Itzuli
Mendizaletasuna

Tahoe aintzira (ingelesez: Lake Tahoe, /leɪk taho/ ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko ur gezako lakua da, Sierra Nevadan dagoena, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko mugan dagoena. 495 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.897 metroko garaieran dago.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tahoe aintzira Nevada eta Kaliforniaren arteko mugan dago. 35 kilometro da luze, iparraldetik hegoaldera, 19 kilometro zabal, eta 495 kilometro koadroko eremua dauka.[1] 501 metroko sakonerarekin, Ipar Amerikako aintzira sakonenetan bigarrena da. 63 erreken ura jasotzen du, eta Truckee ibaia da hustubide bakarra. Oso ur gardena dauka.

Kaliforniako Tahoe City eta South Lake Tahoe eta Nevadako Incline Village eta Stateline dira laku ertzeko hiririk handienak. Carson City, Nevadako hiriburua, ekialdeko bazterretik 15 kilometrora dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tahoe aintzirak uda epeleko klima kontinentala dauka, Dsb Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Tahoe City, Kalifornia)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15 16 19 23 32 32 37 34 31 27 21 16 37
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 5 7 10 15 20 26 25 21 15 8 5 13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7 -7 -5 -3 0 4 7 7 4 0 -3 -6 -1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26 -26 -21 -15 -13 -4 -6 -2 -6 -13 -17 -27 -27
Pilatutako prezipitazioa (mm) 152 134 105 54 30 17 7 8 15 46 91 141 799
Elurra (mm) 1166 927 894 404 94 5 0 0 8 61 394 894 4844
Iturria: The Western Regional Climate Center[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Facts About Lake Tahoe webcitation.org . Noiz kontsultatua: 2018-2-20 .
  2.   Seasonal Temperature and Precipitation Information Western Regional Climate Center, wrcc.dri.edu . Noiz kontsultatua: 2018-2-20 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tahoe aintzira Aldatu lotura Wikidatan