Eztabaida:Oroimena euskal gatazkan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Kontakizunaren bataila"ren ordez "guda"[aldatu iturburu kodea]

Gabon, "Kontakizunaren bataila"ren ordez "kontakizunaren guda" izena eman diot, nire iritzian atal honi hitz honek indar gehiago ematen diolako. Zer deritzozu Iñaki LL?

Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 23:06, 22 iraila 2021 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Oraina! Zintzo esateko, ez nuke gauza gehiago nahastuko, batez ere dagoeneko 376 emaitza dituelako "Kontakizunaren bataila"k Googlen, eta "Kontakizunaren guda"k, berriz, zortzi. EITBk eta Berriak erabili ohi dute. Beraz, ia asmatzen ariko ginateke, batailak ere asko ez duen arren: badakizu, relato narrazio kontakizun euskaraz sortzen duen nahasmena dela eta. Bestalde, guda "gerra" da. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 23:56, 22 iraila 2021 (CEST)[Erantzun]

Galdakaoko afera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Oraina. Ez dakit nondik atera den testua, ez baitu erreferentziarik, baina pentsatzen dut webguneren batetik hartua dela. Gehiegizko pisua du artikulu honetan. Egin liteke aipamenen bat, baina ezin da gertatu gehiago okupatzea horrek beste atal oso batzuek baino. Theklan (eztabaida) 13:34, 8 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Theklan. Testua Berriatik atera dut besteak beste. Hala eta guztiz arrazoia duzu, gehiegizko pisua zuen eta beraz, laburtu dut. Baita ere lotura bat sortu dut "zerrenda" izenarekin, ziuraski horrelako kalapita gehiago egongo direlako etorkizunean. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 23:41, 15 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]
Wikipedia ez da kristalezko bola bat. Ez dakigu gehiago egongo diren edo ez. Testua laburtzea ondo, baina "zerrenda" batera eramatea zerrenda bat ez dena, baizik eta Berriako testu luze bat, ez deritzot ondo. Ez dakit zer iritzi duten artikuluan parte hartu duten beste pertsonek. Theklan (eztabaida) 07:56, 16 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]
[...]"zerrenda" batera eramatea zerrenda bat ez dena, baizik eta Berriako testu luze bat, ez deritzot ondo"[...]. Nik ere ez. Konponbide hobea bilatuko nuke. Artikulu berri bat agian. Baina, merezi du kontu horrek artikulu berri bat? Honetaz idazten duzuenok duzue hitza, nik ez. GorkaAzk (eztabaida) 10:44, 17 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]
Ez dut uste artikulu baterako ematen duenik, oraintxe. Akaso hemendik urte batzuetara errelebantzia handiko kontua da eta, orduan, beharko luke. Baina, momentuz, albiste baten inguruan egindako zerrenda bat da, albiste bakarra denean. Theklan (eztabaida) 11:07, 17 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]
Gabon, ados zuen argudioekin. Ezabatzeko txantiloia jarriko diot. Bestalde, sentitzen dut hain berandu erantzutea, oraintxu arte ez ditut zuen mezuak irakurri. -Oraina (eztabaida) 23:00, 21 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]
Ezabatuta. -Lainobeltz (eztabaida) 23:41, 21 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]
Lasai, ez dago presarik. Theklan (eztabaida) 10:47, 22 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]