Tamara Eidelman
Tamara Eidelman | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1959ko abenduaren 15a (65 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Familia | |
Aita | Natan Eidelman |
Ezkontidea(k) | Peter Aleshkovsky (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | MSU Faculty of History (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra, historialaria, itzultzailea, idazlea, blogaria, irrati-esataria, editore-laguntzailea eta irakaslea |
Jasotako sariak | |
eidelman.ru | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Tamara Natanovna Eidelman[1] (errusieraz: Тамара Натановна Эйдельман; Mosku, 1959ko abenduaren 15a) errusiar historialari, irakasle, idazle, itzultzaile, blogari eta irrati esataria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natan Eidelman eta Eleonora Pavliutxenko historialarien alaba, Moskun jaio zen 1959an[2]. 1981ean historian lizentziatu zen Moskuko Estatu Unibertsitatean eta 1567. eskolan irakasten hasi zen[3]. 1986tik 2021era 67. eskolan aritu zen lanean.
Hainbat artikulu argitaratu ditu ditu Russki zhurnal[4], Jevroklio eta Xkolnoie obozrenie aldizkarietan[5]. 2013an eta 2014an historiari buruzko saioak antolatu zituen irratian[6]. 2012tik 2022ra, blog bat idatzi zuen Ekho Moskvy irrati kateko webgunean[7]. Arzamas proiektuan ere parte hartu du[8]. 2019ko urrian kanal bat sortu zuen YouTuben[9].
Ikuspegi politikoak eta aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an, Errusiako politikariak kritikatu zituen Ukrainan egindako esku-hartze militarragatik[10]. Apirilaren 9an esan zuen bere klaseetan abertzaletasuna irakastea gustatuko litzaiokeela, baina bere modura egin ahal izango balu, Bigarren Mundu Gerran gertatutako Krimeako tatariarren deportazioari erreferentzia eginez, oraindik ez baitzegoen curriculumean[11]. 2014ko martxoaren 2an, Moskuko Defentsa Ministerioaren aurrean gerraren aurkako pikete batean parte hartu zuten Eidelmanek eta bere alabak. Atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten beste 15 manifestari baino gehiagorekin, eta bertan legez baimendutako hiru ordu baino gehiago egon ziren. Geroago esan zien kazetariei leihotik ihes egin zutela[12].
2014ko abuztuaren 31n, Vladimir Putin Errusiako presidentea kritikatu zuen zuzenbidea aintzat ez hartzeagatik[13].
2021eko apirilean, Mugarik Gabeko Medikuen bulegora bidalitako gutun ireki bat sinatu zuen, Aleksei Navalni politikariari laguntzeko eskatuz[14].
2021eko apirilaren 26an berriro atxilotu zuten. Atxiloketa hori Navalniren aldeko manifestazio batekin lotuta omen zegoen, baina Eidelman ez zuen antolatzaileekin harremanik izan[15].
2022an Ukrainako inbasioaren aurka agertu zen eta herrialdea utzi zuen[16].
2022ko irailaren 9an, Errusiako Justizia Ministerioak Eidelman atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[17].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piotr Alexkovski idazle eta kazetariarekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba ditu, Anna (j. 1983)[18][19] eta Dmitri (Mitia; j 1985).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naxa era: Istoria Rossi v kartakh (2016)
- Nikolai II (2017)
- Kak rabotaet propaganda (2018)
- 20 zagadok russkoi istorii (2019)
- Borodinskaia bitva: 1812 (Jekaterina Buntmanekin batera, 2019)
- Pravo na zhizn: Istoria smertnoi kazni (2022)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Венедиктов, Алексей. «Натан Эйдельман, писатель и историк; выход в свет его книг в издательстве «Вагриус»» Эхо Москвы 2004-07-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-02) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Лесскис, Наталья. «Учителя большого города. Тамара Эйдельман» Большой Город 2012-05-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-02-24) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Русский журнал jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Школьное обозрение» Первое сентября 53 2004-08-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-05-07).
- ↑ (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Individuum jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-01-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Эхо Москвы jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-01) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Тамара Эйдельман» Arzamas jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-01-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Tamara Eidelman» YouTube (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Rosenberg, Steven. «Traitors in Vladimir Putin's Russia» BBC News 2014-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Chizhova, Lyubov; Najibullah, Farangis. «In The Wake Of Crimea Annexation, Patriotism Reigns In Russian Classrooms» Radio Free Europe/Radio Liberty 2014-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Масюк, Елена. «Тамара Эйдельман: «Не каждый учитель удирает из полиции через окошко»» Новая газета 37 2014-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Kovalyova, Albina. «Russians Get Creative With Ukraine Protests Despite Danger» NBC News 2014-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) ««Мы просим вас вмешаться в эту ужасающую ситуацию». Почти 2000 человек подписали обращение к «Врачам без границ» с просьбой помочь Навальному» Meduza 2021-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Бзегежев, Асхад. «Заслуженного учителя России Тамару Эйдельман вызвали в полицию из-за поста в фейсбуке» Сноб 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Эггерт, Константин. «Тамара Эйдельман: Я не вижу вариантов, когда РФ победит» Deutshce Welle 2022-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Минюст внес в реестр иноагентов Латынину, Эйдельман и Майкла Наки» РБК 2022-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Акимова, Елена. (2019). ««Не обсуждать при детях взрослые сплетни». Правила воспитания историка Тамары Эйдельман» Мел (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Эйдельман, Тамара. «Надо просто запомнить, что с вами так нельзя» Эхо Москвы 2021-04-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-02) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1959ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Moskutarrak
- Errusiako juduak
- Moskuko Estatu Unibertsitateko ikasleak
- Errusiako historialariak
- Emakume historialariak
- Errusiako irakasleak
- Emakume irakasleak
- Errusiako itzultzaileak
- Emakume itzultzaileak
- Errusiako idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Errusierazko idazleak
- Fikzioz kanpoko idazleak
- Emakume blogariak
- Errusiako youtuberrak
- Emakume irrati esatariak
- Errusian atzerriko agente gisa zerrendatutako pertsonak
- Emigranteak