Tamara Samsonova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tamara Samsonova

Bizitza
JaiotzaUzhur (en) Itzuli1947ko apirilaren 25a (76 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaMoscow State Linguistic University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea

Tamara Mitrofanovna Samsonova[1] (errusieraz: Тамара Митрофановна Самсонова), Tamara Tripa-ateratzailea, Amona Tripa-ateratzailea eta Baba Jaga ezizenez ere ezaguna[2][3][4][5], (Uzhur, Krasnoiarsk kraia, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa, 1947ko apirilaren 25a) ustezko serieko hiltzaile errusiarra da. 2015eko uztailean atxilotu zuten bi hilketa muturreko krudelkeriaz egiteagatik[6]. Gaur egun, haren kasua ikertzen ari da 14 hilketarekin lotuta[7]. Ustez eskizofrenia du eta aurretik hiru aldiz sartu zuten ospitale psikiatrikoetan[4].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947ko apirilaren 25an jaio zen Uzhur herrian[3]. Moskuko Estatuko Hizkuntza Institutuan ikasi zuen (gaur egun, Moskuko Estatuko Hizkuntza Unibertsitatea da). Graduatu ondoren, Leningradera joan zen bizitzera, eta Aleksei Samsonovekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan. 1971n, Dimitrov kaleko etxe berri batera joan ziren bizitzera[8][3].

Denbora batez Inturist enpresan lan egin zuen, bereziki, Evropeiskaia hotelean. Guztira, erretiroa hartu zuenerako, zortzi lanpostuz aldatu zituen, eta bakoitzean bizpahiru urte baino gehiagoz ez zen aritu. Erretiroa hartzeko garaian 16 urteko lan esperientzia izan zuen[9].

2000. urtean, Samsonovaren senarra desagertu zen (bertsio baten arabera, Tamarak hil egin zuen). Poliziarekin harremanetan jarri zen, baina ez zuen aurkitu. 15 urte geroago, 2015eko apirilean, berriro ere poliziarengana joan zen senarraren desagerpenari buruzko deklarazio batekin[5][10].

Senarra desagertu ondoren, Samsonova gela bat alokairuan ematen hasi zen bere apartamentuan. Ikerketaren bertsioaren arabera, 2003ko irailaren 6an, bat-bateko liskar batean, ostalaria hil zuen, Norilsk hiriko 44 urteko gizona, eta ondoren gorpua zatitu eta kalera atera zuen[5][2][11].

Tamara Samsonova San Petersburgoko Frunzenski barrutiko auzitegian

2015eko martxoan 79 urteko Valentina Ulanova ezagutu zuen, hura ere Dimitrov kalean bizi zen. Ulanovaren apartamentuan bizi izan zen hainbat hilabetez, etxeko lanetan laguntzen. Apartamentua gustatu zitzaion, eta bertan denbora gehiago bizi nahi izan zuen. Denborarekin, bi emakumeen harremanak okerrera egin zuen, Valentina ostalariaz nekatu zen eta alde egiteko eskatu zion[12].

Beste gatazka baten ondoren, Samsonovak Ulanova hiltzea erabaki zuen. Puxkin hirira joan zen, non farmazia bulego batean, iruzurra eta opari garesti batekin, farmazialari bat konbentzitu zuen fenazepam sendagai psikotropikoa saltzeko. San Petersburgora bueltan, errusiar entsalada bat erosi zuen supermerkatuan. Pilula guztiak entsaladan sartuta, Ulanovari eman zion. Dosi izugarri baten ondorioz hil zen[12].

Uztailaren 23ko gauean, Tamarak sukaldeko lurrean etzanda aurkitu zuen Ulanovaren gorpua, eta bi labana eta zerra batekin zatitzen hasi zen. Lehenik eta behin, biktimaren burua zerratu zuen, gero gorpua erditik zerratu eta, ondoren, labanekin zatika moztu zuen[11]. Zazpi aldiz kalera atera behar izan zuen gorputz atal guztiak etxetik ateratzeko[5][12]. Uztailaren 26ko arratsaldeean, Dimitrov kaleko putzu baten ondoan aurkitu zuten Ulanovaren gorpu moztua[13]. Hildakoaren nortasuna uztailaren 27an finkatu zuten, bizilagunei egindako galdeketa baten ostean. Ulanovaren apartamentuaren atea Samsonovak ireki zien poliziari. Odol arrastoak bainugelan aurkitu ondoren, Samsonova atxilotu zuten[4][14][7].

2015eko uztailaren 29an, San Petersburgoko Frunzenski barrutiko auzitegira eraman zuten Samsonova. Azterketa psikiatrikoa egin zioten. 2015eko azaroaren 26an, gizarteari eta bere buruari kalte egin ziezaiokela aitortu zuten eta erakunde espezializatu batean sartu zuten ikerketa amaitu arte[15]. 2015eko abenduan, Kazaneko ospitale espezializatu batean sartu zuten[16].

Tamara Samsonovaren kasua ikertzen ari da guztira 14 hilketarekin lotuta[7].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  2. a b (Errusieraz) Лютых, Сергей. «Баба-яга с улицы Димитрова: о превратившейся в популярного монстра петербургской пенсионерке» Lenta.ru 2015-08-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-05-30) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  3. a b c (Errusieraz) Калинин, Александр. «"Дневник смерти" купчинской бабушки» Росбалт 2015-07-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-12-15) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  4. a b c (Errusieraz) Савина, Софья. «Тамара-потрошительница» Газета.ru 2015-07-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-08-08) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  5. a b c d (Errusieraz) Кобылкин, Алексей. «Она не описала убийства: в распоряжении НТВ оказался дневник питерской расчленительницы» НТВ 2015-08-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-12-15) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  6. (Ingelesez) Fenton, Siobhan. «Russian pensioner Tamara Samsonova may have eaten victims» The Independent 2015-08-06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-08-09) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  7. a b c (Ingelesez) Nechepurenko, Ivan. «Elderly Russian Woman Suspected of Multiple Macabre Murders, Dismemberments» The Moscow Times 2015-07-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-08-02) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  8. (Errusieraz) Самоделова, Светлана. «Потрошительница Митрофановна: соседи рассказали о жизни маньячки из Питера» Московский комсомолец 2015-07-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-07-16) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  9. (Errusieraz) «Старушка-потрошительница получила образование в элитном вузе Москвы» LifeNews 2015-07-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-16) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  10. (Ingelesez) «Suspected serial killing granny may have eaten parts of her victims» Toronto Sun 2015-08-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-08-05) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  11. a b (Errusieraz) «Следователи в Петербурге попросили не спешить с приписыванием пенсионерке серии убийств» Интерфакс 2015-07-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-05-25) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  12. a b c (Errusieraz) «Старушка-потрошительница показала, как расчленила свою подругу» LifeNews 2015-09-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-16) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  13. (Errusieraz) «Обезглавленное тело с отрубленными конечностями обнаружено на улице Димитрова» Фонтанка.ру 2015-07-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-04-12) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  14. (Errusieraz) «Суд Петербурга арестовал подозреваемую в жестоком убийстве пенсионерку» РИА Новости 2015-07-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-12-23) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  15. (Errusieraz) «Пенсионерку, которой СМИ приписали более 10 убийств, поместили в психиатрическую больницу» ТАСС 2015-11-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-12-15) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  16. (Errusieraz) «Бабушку-расчленительницу из Петербурга этапируют в Казань» Росбалт 2015-12-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-12-15) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]