Tamariz edo milazka (Tamarix) tamarikazeoen familiako zuhaixka generoa da. 2–6 m luze izaten da. Adar meheak eta hosto eta lore oso txikiak ditu; loreak arrosa kolorekoak eta izpitan bilduak izaten dira. Kostaldean eta ibaiertzetan hazten da Eurasian eta Afrikan; tamariz-mota batzuk apaingarri gisa lantzen dira. Enborra gorrixka du, eta harekin egindako edabeabeherakoaren kontra erabiltzen zen antzina.
Euskal Herrian ezagunen den espeziea frantses milazka da (Tamarix gallica), Nafarroako Erriberan etxekotu dena. Apaingarri izaten dira, zuhaitz itxura eman dieten zuhaixka hau, hala nola Donostiantamarindo izenarekin ezagutzen diren ibiltokietako zuhaitzak.