Tamil
Tamilak | |
---|---|
Tamil emakume ezagunak. | |
Biztanleak guztira | |
c. 76 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
India: 69.026.881 Sri Lanka: 3.135.770 Malaysia: 1.800.000 Singapur: 188.591 | |
Hizkuntza | |
Tamilera | |
Erlijioa | |
Hinduismo | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Zingalesak |
Tamila[1] (tamileraz: தமிழர்கள், tamiẓarkaḷ (pluralez), t̪ɐmɪɻɐɾxɐɭ ahoskatua) India aldeko etnia baten izena da, tamileraz egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurteko baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta Sri Lankako ipar-ekialdekoak dira.
Gehienak erlijioz hinduistak dira, baina haien artean jainistak, musulmanak eta kristauak ere badira. Tamil herria izan da sanskritodun herrien aurka borrokatu den dravida herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsua eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. Txera, Txola, Pandya eta Pallava dinastiek luzaroan tamilen lurraldean gobernatu zuten eta, XIV. mendea baino lehen, Vijayanagar dinastia nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura Asiako hego-ekialdeko lurretara eraman zuten. Sri Lankako tamilak bi talde berezitan banatuta daude: bertako tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiatikoak XIX-XX. mendeetan britainiarrek eraman zituzten Tamil Nadutik, te sailetan lan egiteko. Sri Lankako tamilek gerrilla indartsua eratu zuten XX. mendeko azken laurdenean uharteko zingalesen aurka, tamil errepublika burujabe baten alde.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun 77 milioi bat tamil bizi dira munduan zehar. Hauek dira komunitaterik handienak:
- India 60.793.814 (2001)
- Sri Lanka 3.092.676 (2001)
- Malaysia 1.060.000 (1993)
- Kanada 200.000 (2007)
- Singapur 111.000 (1993).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Tamileraz "Ethnologue" webgunean
- Errefuxiatu tamilak. Zubiaren bestaldean segurtasuna Erreportajea Argia astekarian (2009ko maiatza).
- Tamilak, geopolitikaren azken biktimak Jude Lal Fernando sinhalarraren hitzaldian oinarritutako bideoa Argia.com-en (2011ko maiatza)
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |