Tasha Schwikert
Tasha Schwikert | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Las Vegas, 1984ko azaroaren 21a (39 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Centennial High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Tasha Schwikert (Las Vegas, Nevada, 1984ko abenduaren 21a) AEBetako gimnasta artistikoa da, 2003ko munduko txapelduna taldekako lehiaketan.[1]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000. urtean Sidney-n egin ziren Olinpiar Jokoetan, Errumaniaren eta Errusiaren ondoren, brontzezko domina lortu zuen taldekako lehiaketan. Lankide izan zituen: Amy Chow, Jamie Dantzscher, Dominique Dawes, Kristen Maloney eta Elise Ray.
Ganteko 2001eko Munduko Txapelketan, taldekako txapelketan, Errumaniaren eta Errusiaren atzetik, brontzezko domina eskuratu zuen berriro, hau da, aurreko urteko hiru talde berak.
2003an Anaheim-en (Estatu Batuak) egindako Munduko Txapelketan, taldekako urrea irabazi zuen, Errumaniaren eta Australiaren aurretik; lankide hauek izan zituen: Chellsie Memmel, Carly Patterson, Terin Humphrey, Hollie Vise eta Courtney Kupets.