Teófilo Stevenson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Teófilo Stevenson
Bundesarchiv Bild 183-1985-1004-023, Teofilo Stevenson.jpg
Estatistikak
Izen osoa Teófilo Stevenson Lawrence
Pisua Pisu astuna
Altuera 1.96 m (6 ft 5 in)
Herritartasuna  Kuba
Jaiotza 1952ko martxoaren 29a
Puerto Padre, Las Tunas, Kuba
Heriotza 2012ko ekainaren 11 (60 urte)
Habana, Kuba
Estiloa Ortodoxoa

Teófilo Stevenson Lawrence (Puerto Padre, Las Tunas, 1952ko martxoaren 29a - Habana, 2012ko ekainaren 11[1]) kubatar boxeolari amateurra izan zen. Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina lortu zituen boxeolari bakarra eta, adituen iritzian, historiako boxeolari amateur onena izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcides Segarraren esanetara sortu zen Kubatar Eskolako boxeolari onena izan zen, Roberto Balado eta Félix Savónekin batera. Munich 72, Montréal 76 eta Mosku 80 Olinpiar Jokoetako urrezko hiru dominez gainera (Kubak boikota egin zuen 1984ko Olinpiar Jokoetan, eta ez zuen parte hartu), hiru aldiz irabazi zuen afizionatuen munduko txapelketa, hamar aldiz Kubako txapelketa, urrezko domina bat irabazi zuen Panamerikar Jokoetan, zortzi aldiz atera zen txapeldun Erdialdeko Amerikako Txapelketetan, eta 72 borroka irabazi zituen nazioarteko lehiaketetan.

Guztira, 321 aldiz borrokatu zen, eta borroka horietatik 309 irabazi zituen. 1988an erretiratu zen, eta Kubako boxeolari-hautatzaile gisa lan egin zuen handik aurrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teófilo Stevenson Aldatu lotura Wikidatan