Tehuantepeceko istmoa
Itxura
(«Tehuantepec istmoa» orritik birbideratua)
Tehuantepeceko istmoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 90 m |
Mota | istmo |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°12′N 94°42′W / 17.2°N 94.7°W |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Oaxaca |
Ur-gorputza | Mexikoko golkoa |
Tehuantepeceko istmoa (gaztelaniaz: istmo de Tehuantepec) Mexikon kokatutako istmoa da, Ozeano Barearen eta Mexikoko Golkoaren arteko gune meharrena (200 km, leku estuenean). Izena Oaxacako Santo Domingo Tehuantepec hiritik datorkio, eta nahuatlez «jaguarraren muinoa» esan nahi du.
Istmoa mendebal-longitudeko 94° eta 96° meridianoen artean dago, Oaxaca eta Veracruz estatuen hegoaldea eta Chiapas zein Tabascoko zati txiki batzuk hartuz. Hegoaldeko Sierra Madre eskualde honetan amaitzen da, ordoki zabal bihurturik (goragune handiena 224 m). Istmoaren iparraldea heze eta tropikala da (urteko batez besteko prezipitazioa, 3.960 mm; eta tenperatura altuenak, 35 °C inguru); eta hegoaldea, lehorragoa eta ez horren beroa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Mexikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |