Telera haitza
Telera haitza | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°41′28″N 0°22′26″W / 42.691°N 0.3739°W |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | Ezezaguna |
Ohiko bidea | La Cuniacha fauna parke inguruan dagoen Diagonal handitik joanda. |
Telera haitza (aragoieraz Penya Telera, gaztelaniaz Peña Telera) Pirinioetako mendi bat da, zehazkiago esateko, Partacua mendilerroan dago. Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintziaren iparraldeko Gállego Garaia eskualdean dago, hain zuzen ere, Tenako ibarra eta Biescaseko Lurra banatzen dituen mendilerroan kokatzen da. 2.764 metroko garaiera du, bere tontorrak goragune handia erakusten du, batez ere hegoaldetik, ia 2.000 metroko malda tartea duelarik.