Teletubbiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teletubbiak
Jatorria
Sortzailea Anne Wood (en) Itzuli eta Andrew Davenport (en) Itzuli
Estreinaldi-data 1997ko martxoaren 31
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Sasoi kopurua 7
Atalak 425
Ezaugarriak
Genero artistikoa haurrentzako telesaila
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 25 minutu
Kokapena
Koordenatuak 52° 06′ N, 1° 42′ W / 52.1°N,1.7°W / 52.1; -1.7Koordenatuak: 52° 06′ N, 1° 42′ W / 52.1°N,1.7°W / 52.1; -1.7
Antzezlea(k)
Dave Thompson (en) Itzuli (Tinky Winky (en) Itzuli)
Simon Shelton (en) Itzuli (Tinky Winky (en) Itzuli)
John Simmit (en) Itzuli
Nikky Smedley (en) Itzuli
Pui Fan Lee (en) Itzuli
[[Kategoria:Dave Thompson (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Simon Shelton (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:John Simmit (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Nikky Smedley (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Pui Fan Lee (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Ragdoll Productions (en) Itzuli
WildBrain (en) Itzuli
[[Kategoria:Ragdoll Productions (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:WildBrain (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC Two.svg BBC Two (en) Itzuli
CBeebies (en) Itzuli
Hasiera-data 1997ko martxoaren 31
Amaiera-data 2001eko urtarrilaren 5a
Fikzioa
Kanpo estekak
teletubbies.com

Teletubbiak[1] (jatorrizko izenburua, ingelesez: Teletubbies) BBC britainiar telebista katearen emankizun bat da, haurtxoentzako eta eskolaurreko haurrentzako edukiak dituena, 1997tik 2001 arte Ragdoll Productions konpainiak ekoitzia. Sortzaileak bi izan ziren: Anne Wood (Ragdoll konpainiako Sorkuntzako zuzendaria) Andrew Davenport (serieko 365 episodioak idatzi zituena). Narratzailea Tim Whitnall zen, eta emankizunak laster lortu zuen arrakasta merkatuan eta kritikarien artean, hala Britainia Handian nola atzerrian. Euskaraz eman ditu EITBk.

Teletubbiek panpina handien itxura dute: biribilak, belarri handikoak, eta buru gainean hainbat forma geometrikozko antenaz hornituak. Teletubbi bakoitzak bere kolorea du, eta gorputz osoa du kolore bakarrekoa, aurpegia eta sabeleko laukitxo bat izan ezik. Teletubbi guztiek antzeko aurpegia dute: haur aurpegia, begi handiak, eta, sudurraren ordez, katuen itxurako muturra. Beraz, teletubbi bat besteetatik bereizten duten ezaugarriak kolorea, antenaren itxura eta tamaina dira. Tinky Winky (morea), Dipsy (berdea), Laa-Laa (horia) eta Po (gorria) dira teletubbi ezagunenak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Teletubbies», Betizu telebista saioaren web atala, EiTB.com webgunea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.