Edukira joan

Tengiz Kitovani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tengiz Kitovani

Minister of Defence of Georgia (en) Itzuli

1992ko maiatzaren 8a - 1993ko maiatzaren 5a
Levan Sharashenidze (en) Itzuli - Giorgi Karkarashvili (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakთენგიზ კიტოვანი
JaiotzaTbilisi1938ko ekainaren 9a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Georgia
Lehen hizkuntzageorgiera
Heriotza2023ko azaroaren 13a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ministroa
Jasotako sariak
Graduajeneral

Tengiz Kitovani (georgieraz: თენგიზ კიტოვანი; Tbilisi, 1938ko ekainaren 9a - 2023ko azaroaren 13a) georgiar militar eta politikaria izan zen.

1990eko hamarkadaren hasieran sartu zen politikan, Georgiaren independentzia-mugimenduan. Zviad Gamsakhurdia presidentearen aliatua izan zen eta Georgiako Kontseilu Goreneko kide hautatu zuten. 1990eko abenduan Gansakhurdiak Guardia Nazionala sortu eta Kitovani buruzagi izendatu zuen. 1991ko abuztuan, biak izan ziren aurrez aurre. Kitovani kargutik kendu zuten, baina bere tropekin Tbilisitik kanpo gotortu zen.

1991n Kitovanik, Tengiz Siguak eta Jaba Ioselianik estatu kolpe bortitza eman zuten eta urtarrilaren 2an Gamsakhurdia kargutik kendu eta Miltar Kontseilua ezarri zuten herrialdea gobernatzeko. Eduard Xevardnadzeri deitu zioten trantsizio gobernu baten buru izateko, eta Kitovani Defentsa ministro eta lehen ministrorde izendatu zuten. 1992an Abkhaziari eraso zion eta hamahiru hilabete iraun zuen gerra hasi zen. Xevardnadzerekin gatazkan sartu zen, eta 1993ko maiatzean kargutik kendu zuten, nahiz eta bere boterearen zati bat mantendu zuen. 1995ean Abkhaziari eraso egiten saiatu zen berriro, baina Georgiako poliziak atxilotu egin zuen eta zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1999an Xevarnadzek indultua eman zion. Kitovani Moskura joan zen orduan, eta 2012ra arte ez zen Georgiara itzuli.