Teofano Skleraina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teofano Skleraina
Otton II et Théophano.JPG
Holy Roman Empress (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 960
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaNimega991ko ekainaren 15a (30/31 urte)
Hobiratze lekuaSt. Pantaleon's Church (en) Itzuli
Familia
AitaKonstantinos Skleros
AmaSophia Phokaina
Ezkontidea(k)Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 10023171 Edit the value on Wikidata

Teofano Skleraina (grezieraz: Θεοφανώ Σκλήραινα) edo Teofania Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (955, Bizantziar Inperioa ~ Nimega, 991ko ekainaren 15a), Oton II.aren emazte bihurtutako bizantziar printzesa izan zen eta Oton hiltzean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza zazpi urtez, eta gainera, Erdi Aroko subirano garrantzitsuenetakoa da.

Otonekin zazpi urtez izan zen enperatriz, baina hura ustekabean hiltzean, 985eko maiatzean, Frankfurten esleitu zitzaion behin betiko Inperio Santuaren erregeordetza. Aldi berean Bizantziar Inperioan, Teofanoren anaiak zeuden boterean, eta Erdi Aroko bi europar inperio handiak familia bereko kideek gobernatu zituzten berez tarte batez.

990. urteko apirilaren 1eko dokumentu batean, bizantziar ohiturari jarraituz, imperator gisa berretsi zen bere kargua, gizonezkoen generoan definituz bere botere autokrata, formula honekin: Theofanius gratia divina imperator augustus. Germaniako Erromatar Inperio Santuan ez zen batere ohikoa hau, non enperatrize-titulua ohorezkoa baitzen, baina bizantziarren kasuan, Irene Atenaskoa eta Teodora izanak ziren agintari nagusiak.