Irene Atenaskoa
Irene Atenaskoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
797 - 802ko urriaren 31 ← Konstantino VI.a - Nizeforo I.a Logoteta →
780 - 797
775 - 780 ← Eudokia, wife of Constantine V (en) ![]() ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Atenas, 752 (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Lesbos, 803ko abuztuaren 9a (egutegi gregorianoa) (50/51 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Leon IV.a (769ko abenduaren 17a - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Leinua | Isaurian dynasty (en) ![]() | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Santutegia | |||||||
Abuztuaren 7 | |||||||
![]() ![]() |
Irene Atenaskoa[1] (grezieraz: Ειρήνη η Αθηναία; Atenas, 752 inguruan - Lesbos, 803ko abuztuaren 9a), 780-790 bitartean Bizantziar Inperioko enperadoreordea eta 797-782 bitartean enperatriza (grezieraz: βασιλεύς, Basileus) izan zen[2].
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leon IV.a enperadorearen emaztea zen eta 780an, senarra hil ondoren, enperadoreorde bilakatu zen. 787. urtean Nizeako II. kontzilioa bildu zuen (irudien gurtza onartu zuena, hain zuzen). Konstantino VI.a semeak, agintzeko adina izan zuenean Irenek haren kontra egin zuen, agintea ez galtzearren. Gorabehera batzuen ondoren, azkenik, garaile atera zen, eta semeari begiak erauzi zizkion.
Bera agintean egon zen urteetan Inperioak behera egin zuen. Mendebaldearekin harremanak izatearren, Karlomagnorekin ezkontzeko ahaleginak egin zituen. Nizeforok gidatutako estatu kolpeak agintea kendu zion, eta Lesbosa erbesteratu zuten. Eliza ortodoxoak santutu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindiaren 179. araua, Bizantziar Inperioko pertsona-izenak
- ↑ Irene Encyclopædia Britannica Online. Retrieved 18 December, 2012
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Konstantino VI.a |
Bizantziar Inperioko enperatriza 797-802 |
Ondorengoa Nizeforo I.a |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irene Atenaskoa ![]() |