Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

996ko maiatzaren 21a - 1002ko urtarrilaren 23a
Bizitza
JaiotzaKlever Reichswald (en) Itzuli, 980 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaCivita Castellana1002ko urtarrilaren 24a (21/22 urte)
Hobiratze lekuaAkisgrango katedrala
Heriotza modua: malaria
Familia
AitaOton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaTeofano Skleraina
Anai-arrebak
LeinuaOttonian dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Erdi Aroko greziera
Irakaslea(k)Silvestre II.a
Jarduerak
Jarduerakagintaria, Enperadorea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 8497678 Edit the value on Wikidata

Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa[1] (Ketil, 980 -Paterno, Lazio, 1002ko urtarrilaren 23a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 996tik hil zen arte. Otondarren dinastiako kidea, Oton II.a enperadorearen eta Teofanoren seme bakarra izan zen.

Oton III.a 983an izendatu zuten Germaniako errege; hiru urte besterik ez zituen, eta aita hil berria zuen Italiaren hegoaldean hain zuzen ere, Bizantziar Inperioaren eta Siziliako Emirrerriaren aurkako kanpainetan. 984an Oton III.aren ama zen Teofania printzesa bizantziarra haren erregeorde izan zen, 991ean hil zen arte. Ondoren, haren aitaldeko amona zen Adelaida Borgoinakoa izan zen erregeorde 994 arte. 995ean, 15 urterekin, hasi zen errege-lanak egiten.

Inperioko subiranoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaren ideiek eta tutore izan zuen Gerbert Aurillacekoaren ideiek eraginda, Erromatar Inperioak izan zuen goieneko maila berreskuratzea helburutzat jarri zuen; hau da, Renovatio bat egitea.

996an, Joan XV.a aita santuari matxinada bat menderatzen lagundu zion. Lonbardiako errege koroatu zuten Pavian.

Joan XV.a hil zenean, Oton III.ak lehengusu zuen Bruno Karintiakoa aita santu (Gregorio V.a) izateko hautatzea bultzatu zuen. Honek enperadore koroatu zuen Erroman, 996ko maiatzean.

Oton III.ak Erroma Inperioko gune administratibo egin zuen, eta ohitura eta zeremonia erromatarrak eta bizantziarrak eskuratu zituen, baina betiere Elizarekiko harreman estuari eutsita. Gregorio V.a hil ondoren, 999an, aitasantutzarako Silvestre II.a bultzatu zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1001eko otsailean Erromatik egotzi zuten, herriaren matxinada bat zela medio, eta Ravennara joan zen bizitzera. Berriro hegoalderantz zihoala, bere armadarekin Erroma konkistatzeko, Paternoko gazteluan hil zen 1002ko urtarrilean. Haren heriotzaren arrazoiei buruzko teoria bat baino gehiago daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan