Edukira joan

Arkaia

Arkaia
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°50′31″N 2°38′05″W / 42.8419°N 2.6347°W / 42.8419; -2.6347

Arkaia Gasteiz udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 524 metroko garaieran kokaturik dago. Araba probintziako erromatar hiririk garrantzitsuenetako bat da, Iruñarekin batera.[1][2]

Antzinako Erromako civitas bat egon zen egungo Arkaiaren lurraldean: Suessatio.

Arkaia toponimoa lehen aldiz dokumentatzen da 1025. urteko datazioa duen Donemiliagako goldean: Arcahia, garai hartako inguruko euskaraz ohikoa zen hasperen eta guzti. Hasperenari eutsi zitzaion bi mendez, dokumentazioaren arabera, eta gero galdu egin zen.[3]

Lehen lekukotasunetan agertzen zen hasperen hori, -h- hori, Patxi Salaberrik erakutsi zuen bezala, atzera botatzen du Julio Caro Barojak proposatu zuen etimologia: Arkaia < Arkadia.

Salaberrik (2015) beste etimologia hau proposatu zuen, latinezko antroponimo batetik abiatuta:

« En nuestra opinión, es preferible pensar que en la base estaba el nombre personal Arcaeus o Arceius, con la siguiente evolución: *(uilla) arcaianala propiedad de Arcaeus, Arceius’ > *Arcaiãɦ̃ã > *Arcaãɦ̃ĩa (por metátesis) > Arcahia > Arkaia. »

—Patxi Salaberri Zaratiegi. Los nombres de nuestros pueblos. 2015.

Arkaiako biztanleria

Andre Mariaren Jaiotzaren parrokia-eliza. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da. Catalina de Aberasturi andreak hartu zituen bere gain horren kostuak, 1702an. Atari neoklasikoa du elizak, arku molduradunekin, hiru baoko portada -ateburuekin-, Erdi Aroko bataiarria eta XVIII. mendeko dorrea.

Arkaiako landa paisaia

Arkaiako arkeologia gunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Suessatio»

Aztarnategia kokatzen den lurrak 19 Ha-ko azalera du[4], Arkaia entitatearen azpian eta ekialdera dauden lursailetan, baina  zati bat baino ez dago ikusgai.

Kokaleku indigenaren gainean Inperio garaian oin berriko asentamendu erromatarra ezartzen da. K.o. I. mende inguruan hedapen handia izan zuen, eta aztarnategi osoa hartu zuen. K.o. II. mendean, III. mendean mantenduko da. IV. mendetik aurrera, erromatar inperioko herri gehienetan gertatzen den bezala, krisiaren ondorioz, atzerakada demografiko handi batean sartuko da, murriztu egingo duena, baina mendeetan zehar gaur egungo Arkaia herriraino mantenduko dena.

XVIII. mendearen bukaeran Lorenzo Prestamerok erromatar termen arkeologia-aztarnak aurkitu zituen. Eta 1976tik 1997ra arte, Ramón Loza Lengaran eta Paquita Sáenz de Urturi arkeologoek erromatar garaiko terma publikoak industu zituzten, besteak beste. Ikerketek lekuaren tamaina eta bilakaera argitu zituzten. Indusketa hauetako materialen lagin bat Gasteizko Bibat Museoan ikus daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sáenz de Urturi Rodríguez, Paquita. (1997). «Arkaiako aztarnategi erromatarra (Gasteiz)» Arkeoikuska 96: 18. ISSN 0213-8921..
  2. Las termas romanas de Arcaya-Suestatium: memoria de las intervenciones arqueológicas en "Otazibarra" (1976-1982). Arabako Foru Aldundia = Diputación Foral de Alava 2014 ISBN 978-84-7821-824-0. (kontsulta data: 2026-05-07).
  3. «Arkaia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-23).
  4. «Arkaiako Arkeologi gunea» Kultrua Ondarea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila (Eusko Jaurlaritza) (kontsulta data: 2023-12-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]