Termez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Termez
Termiz
 Uzbekistan
Termez Sultan-Saodat.jpg
Flag of Uzbekistan.svg
Administrazioa
Herrialdea  Uzbekistan
Probintzia Surxondaryo (Uzbekistan)
Izen ofiziala Termiz
Jatorrizko izena Termiz
Posta kodea 732000
Geografia
Koordenatuak 37° 13′ 27″ N, 67° 16′ 42″ E / 37.224166666667°N,67.278333333333°E / 37.224166666667; 67.278333333333Koordenatuak: 37° 13′ 27″ N, 67° 16′ 42″ E / 37.224166666667°N,67.278333333333°E / 37.224166666667; 67.278333333333
Termez hemen kokatua: Uzbekistan
Termez
Termez
Termez (Uzbekistan)
Altuera 294
Demografia
Biztanleria 140,404 bizt. (2014)
Informazio gehigarria
Sorrera 1929
Ordu eremua UTC+05:00

Termez (uzbekeraz: Termiz) Uzbekistango hegoaldeko hiria da. Afganistango mugatik hurbil dago.Surxondaryo lurraldeko hiriburua da (Sourkhan Darya). Izena Alexandro Handiarekin batera heldu ziren greziarrek jarri zioten. Termez hitzak grezieraz "leku beroa"ren esanahia du eta horrela da, alegia, Termez Uzbekistango leku beroena baita. 2005. urtean 140.404 biztanle zituen. Amu Daria ibaiak Afganistan eta Uzbekistan arteko muga egiten du; Afganistanetik Termezera ailegatzeko "Afganistan-Uzbekistan arteko adiskidetasuna"ren zubia bide bakarra da.

Termez

Hiri zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termez zaharraren aztarnak, antzinako Baktrianaren hiriburu bat, gaur egungo hiriaren zortzi kilometrotara dago, iparmendebaldean. Aztarnak Amu Daria ibaiaren zoko batean 500 hektareetan zabaltzen dira. Lurraldearen arkeologia aztarnategi handiena da. Aurrez aurre Aral Pay Gambar uhartea zuen, ibaia gurutzatzeko ezinbesteko laguntza hiri zaharra bizirik zegoen garaietan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termez hiritik gertu herrien aztarna zaharrak aurkitu dira. Horren arabera Greko-Baktriar Erresumaren garaian inguruan bazegoen herri bat. Dena dela, hiriaren jatorria iluntasunean dago. Kushan Inperioaren garaian budismoren gune garrantzitsua izan zen. VII. eta VIII. mendean arabiarrak heldu ziren eta, ondorizo, hiria islamaren gune bihurtu zen.

Termez izena eskuizkribu tibetar batean agertzen da, "Tarmita edo Termedh Vakhsh ibaiaren gainean" bezala aipatuta. Bi historialari arabiarrek, bestetik, Al-Tabari eta Khafiz-i-Abru, aipatzen dute Termez Alexandro Handiaren fundazioa bezala. Dena dela, aurretik tokian hiri bat bazegoela ere esaten da.

Erdi Aroan Termez Amu Daria ibaiaren iparraldeko Baktrianako hiriburua bihurtu zen. Xuanzang erromariak dioenez, 630. urtearen inguruan Termez turkiarren mende zegoen. Al-Biruniren arabera, VI. eta VII. mendean hiriaren buruek "Termez Shah" izena zuten eta horrek hiriaren ospea gora zihoala; hau baieztatzeko beste datu bat dago: V. mendean Termezek zilarrezko txanpo propioak irarri zituen; txanponetan aingura bat ikusten zen, ibai-komertzioaren garrantziaren adierazlea. Urte haietan komertziorako leku estrategikoa zen, Zetaren Bidean beran kokatuta.[1] 1220. urtean hiriak Genghis Khanen setioa eta txikizioa ezagutu zuen.

1897an gaur egungo Termez sortzen da; urte horretan gotorleku errusiarra altxatu zen. Afganistango errusiarren okupazioan (1979-1989) Termez herri horretara joateko bide garrantzitsuenetarako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Termez Aldatu lotura Wikidatan