Terneuzen (entzun (i · ?)) HerbehereetakoZeelanda probintziako hiria da eta 2007kourtarrilaren 1eko erroldaren arabera 55.244 biztanle zituen. Probintziaren hegoaldean dago, Gante eta Terneuzen arteko kanalaren amaieran. Hiriaren herrigunean 24.000 pertsona bizi dira eta inguruan hainbat herri txikiago daude.
Terneuzenen udalerri mugakideak honakoak dira: Sluis mendebaldean, Westerschelde itsasadarra iparraldean, BelgikakoGante hiria hegoaldean, eta Hulst ekialdean.
Westerschelde itsasadarraren iparraldean Borsele eta Vlissingen daude, iparralde eta ipar-mendebaldean.
Herriaren mendebaldean (herrigunetik kilometro batera) autobus geltoki berria eraiki da.
2011an Sluiskilgo tunelaren eraikuntza hasi zen, Terneuzen eta Gante arteko ubidearen azpitik igaro eta itsasontzien joan-etorriak eragiten dituen trafiko arazoak saihesteko asmoarekin. Tunela 2014an zabaltzea espero da.