Tessalit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tessalit
 Mali
Administrazioa
Herrialdea  Mali
Probintzia Kidal
Geografia
Koordenatuak 20° 12′ 04″ N, 1° 00′ 45″ E / 20.201111111111°N,1.0125°E / 20.201111111111; 1.0125Koordenatuak: 20° 12′ 04″ N, 1° 00′ 45″ E / 20.201111111111°N,1.0125°E / 20.201111111111; 1.0125
Tessalit hemen kokatua: Mali
Tessalit
Tessalit
Tessalit (Mali)
Altuera 491 m.
Demografia
Biztanleria 5.739 biztanle (2009[1])

Tessalit ipar-ekialdeko Maliko udalerria da, Kidal eskualdekoa. 2012ko apirilean Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduak independente aldarrikatu zuen Azawaden barnean dago. 2009an 5.739 biztanle zituen[1]

Herria Adrar des Ifoghas mendiguneko oasis batean dago. Sahara Aljeriako hegoaldearen eta Maliren artean zeharkatzen duten turistentzako pausalekua da. Igeltsu harri meatoki batek eta igeltsu fabrika batek ere laguntzen diote bertako ekonomiari, baina, Tuareg matxinadak direla eta, 1990eko hamarkadatik haien jarduera moteldu da.

Tessalitekoak dira Tinariwen, blues tuareg estiloaren sortzailea, eta Terakaft musika taldeak eta Souéloum Diagho olerkaria.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tessalitek basamortuko klima du (BWh Köppen klima sailkapenaren arabera). Oso euri gutxi egiten du, batezbeste 68,5 mm besterik ez urtean. Maiatzetik irailera eguneko tenperatura 40 °Ctik gorakoa izaten da. Neguko hiru hilabeteetan tenperatura eramangarriagoak izaten dira: maximoak 30 °Ctik beherakoak eta minimoak 15 °Ctik beherakoak.

Datu klimatikoak (Tessalit)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 26.8 29.9 33.3 37.0 40.7 42.7 41.6 40.6 40.3 37.3 31.9 27.1 35.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.6 15.0 18.0 21.8 25.8 28.9 28.1 27.1 26.7 23.6 18.2 13.5 21.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0.4 0.1 0.7 0.5 4.6 6.1 16.6 26.1 11.6 1.1 0.3 0.4 68.5
Iturria: World Climate[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]