Kidal eskualdea
Kidal eskualdea | |
---|---|
Mali | |
Administrazioa | |
Estatua | MLI |
Izen ofiziala | Région de Kidal |
ISO 3166-2 | ML-8 |
Hiriburua | Kidal |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°58′24″N 0°44′49″E / 19.9733°N 0.7469°E |
Azalera | 151.430 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 67.638 (2009) |
Dentsitatea | 0,45 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu-eremua | UTC (UTC±0) |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Kidal Mali ipar-ekialdeko eskualdea da. 151.430 km²ko azalera du, zati handiena Adrar des Ifoghas mendigunean. Hiriburua Kidal da.
2012ko apiriletik de facto Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduak (MNLA) dauka eskualdearen kontrola. MNLAk eta Ansar Dine talde islamistak Azawaden independentzia aldarrikatu zuten, baina nazioarteak Maliren parte dela irizten dio.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidal eskualdeak mendebaldean Tonbuktu eskualdearekin du muga, hegoaldean Gao eskualdearekin, ekialdean Nigerrekin eta iparraldean Aljeriarekin. Hiri handienak Kidal, Tessalit eta Aguel'hoc dira.
Basamortuko klima dauka. Egunez tenperatura 45 °C-ra irits daiteke eta gauez 5-12 °C-ra.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an 67.638 biztanle zituen[1]. Tuareg (Kel Tamasheq) da etnia nagusia eta songhai, kunta eta arabeak ere daude.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidal eskualdea lau barrutitan (cercle) banaturik dago: Abeïbara, Kidal, Tessalit eta Tin-Essako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Kidal artikuluko informazioa erabili zen.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
geohive
izeneko erreferentziarako