Thérèse Clerc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thérèse Clerc

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThérèse Simone Marguerite Clerc
JaiotzaParisko 18. barrutia1927ko abenduaren 9a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaMontreuil
HeriotzaMontreuil2016ko otsailaren 16a (88 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaAlderdi Sozialista Batua
French movement for freedom of abortion and birth control (en) Itzuli
Mouvement de la Paix (en) Itzuli
Mugimenduafeminismoa
IMDB: nm1742752 Edit the value on Wikidata

Thérèse Clerc (Parisko 9. barrutia, 1927ko abenduaren 9aMontreuil (Sena Saint-Denis), 2016ko otsailaren 16a) Frantziako aktibista feminista izan zen.

Clerc, 1968ko maiatzean, Abortuaren eta Kontrazepzioaren Askatasunaren aldeko Mugimenduko (MLAC) kide zen. 1970eko hamarkadaren erdian Montreuil-era (Sena -Saint-Denis) bizitzera joan zen, eta han, bere etxean bertan, doako abortu klandestinoak egin zituen. Herri berean sortu zuen, 2000. urtean, «Maison des femmes» etxea, eta gero, «Maison de Babayagas» egoitza, adineko emakumeentzako zentro autogestionatua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thérèse Clerc Parisko burgesia txikiko familia batean jaio zen. Txikitan Bagnolet-en bizi izan zen.[1] Aitak Pari mutuel urbain apustu-enpresan egiten zuen lan.[1]

Joskintza ikasi zuen, eta 1947an garbiketa industrialeko enpresa txiki baten jabearekin ezkondu zen.[1] Hasieran, etxeko lanetan jardun zuen eta lau seme-alaba izan zituen. Katolikoa zen; Témoignage chrétien astekaria saltzen zuen eta Aljerian soldadutza konplitu ostean itzuli ziren apaiz langileak ezagutu zituen.[1][2] «Marx ezagutu nuen Charonne kaleko elizan», esan zuen.[2] Hala ere, Clerc elizatik urrundu zen, emakumeak erakunde horretan betetzen zuen lekuagatik.[1] Bere azken urteetan, baina, ez zuen bere burua ateotzat jotzen, agnostikoa zela esaten zuen, edo, agian, sinestuna («Jainkoa zalantza hutsa da, ezin baita denik frogatu. Ezbaian baino ezin da harengan sinetsi, hori jostagarri zait», adierazi zuen).[1]

1960-1970eko hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saltzaile gisa jardun zuen denda handi batean. Indotxina eta Aljeriako gerren aurkako manifestaldietan parte hartu ondoren, Abortu eta Kontrazepzioaren Askatasunaren aldeko Mugimenduan (MLAC) lan egin zuen,[2], baina ez zuen aukerarik izan 1968ko maiatza bizitzeko.[2] 1969an banandu zen, eta 1974an, apartamentu txiki bat erosi zuen Montreuilen.[2] Garai hartan «Thérèse de Montreuil» esaten zioten.[3] Abortu klandestinoak egiten zituen Montreuilgo etxeko egongelako mahaian,[1][2] 1975eko urtarrilean Veil legea ezarri zen arte.[2] Mouvement de la paix bakearen aldeko taldean ere egin zuen lan, eta baita Alderdi Sozialista Batuan (PSU) ere.[4]

1980-1990eko hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean Golkoko Gerraren aurkako «Appel des 75» adierazpena sinatu zuen.[5]

Ekintzailea Montreuilen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thérèse Clerc-ek 2000n, Montreuilen, «Maison des femmes» egoitza sortu zuen[2][oh 1] indarkeria jasaten zuten emakumeei harrera egiteko, eta gizarteratzeko edo bergizarteratzeko laguntza emateko.[2] Aldi berean, proiektu berri bati ekin zion: ama gaixorik zuen, ohetik altxatu ezinik, eta haren zaintzaren ardura zeukan; orduan, «herritar burujabe, aske eta baliagarri gisa elkarrekin zahartzeko» leku autogestionatu bat sortzea erabaki zuen.[2] Proiektua 1999an hasi bazen ere, ez zen 2007ra arte gauzatu, orduan izan baitzuen Christine Boutin Etxebizitza ministroarekin (eskuin katolikoa) ezinezkoa zirudien bilera bat, eta haren ostean ministroak beharrezko funtsak ahalbidetu baitzituen.[1] Horrela sortu zen «Maison des Babayagas» egoitza. Izena errusiar mitologiako Baba Jaga sorgin zaharrean du jatorria.[6] Tamalez, azken momentuan, Sena Saint-Denis-eko Kontseilu Nagusiak bertan behera utzi zion proiektuan parte hartzeari[1], «diskriminatzailea» omen zela argudiatuz, emakumeei baizik ez zegoelako zuzenduta.[1] Montreuilgo Udalak eta hiriko «Habitation à loyer modéré» (Errenta baxuko etxebizitzak) bulegoak abian jarri zuten berriz ere 2009an, eta, azkenik, 2012. urtearen amaieran ireki egin zuten.[7] 2015. urtean, etxea eraikiko zen lekua xedatu zuten, Convention kalean.[8]

Zahartzaroari buruzko Ezagutzaren Unibertsitatea ere sortu zuen (Unisavia).[9]

Thérèse Clerc Sébastien Lifshitz-en Les Invisibles dokumentalean agertu zen, 2012an. Bertan, hirurogeiko hamarkadan Frantziako gizarteak homosexualekiko zuen intolerantzia agerian jarri zuen, garai hartan homosexualitatea "gaitz sozialtzat" jotzen baitzen. Bere azken urteetan, argi eta garbi hitz egin zuen bere homosexualitateaz, eta zahartzaroan ere izan zituen harremanez.[1][2] Sébastien Lifshitz-ek, Clerc-en borondatea betez, haren bizitzako azken asteei buruzko filma ere filmatu zuen, Les Vies de Thérèse,[10] hilzorian dagoen gorputzari buruzko tabua desakralizatzeko ahaleginean.[11][12]

Bizi-amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thérèse Clerc minbiziaz hil zen bere Montreuileko etxean, 2016ko otsailaren 16an,[9] seme-alabez inguratuta. Parisko 20. barrutiko Père-Lachaise hilerrian lurperatuta dago. Bere familiak hileta diskretu bat antolatu zuen intimitatean.[13]

Kondekorazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2016ko urtarrilaren 15ean «Maison des Femmes» etxeari «Maison des Femmes Thérèse Clerc» izena jarri zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Thérèse Clerc» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-24 data duen 205440409 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d e f g h i j k l (Frantsesez) Durand, Jacky. (2008-06-11). «Thérèse Clerc Flamme forte» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  2. a b c d e f g h i j k (Frantsesez) Rey-Lefebvre, Isabelle. (2016-02-16). «Mort de la militante féministe Thérèse Clerc» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  3. (Frantsesez) Corcier, Marjorie. (2007-12-08). «Les deux vies de Thérèse» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  4. (Frantsesez) Pastorello, Thierry. (2016-04-01). «Être libre avec les autres : Thérèse Clerc, féministe et progressiste» Cahiers d’histoire. Revue d’histoire critique (131): 169–172.  doi:10.4000/chrhc.5179. ISSN 1271-6669. (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  5. (Frantsesez) Langlois, Denis. «Appel des 75 contre la guerre du Golfe (Koweit Irak 1990-1991). 1. DOCUMENTS ET PHOTOS CONCERNANT L’APPEL DES 75 CONTRE LA GUERRE DU GOLFE (1990-1991)» denis-langlois.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  6. (Frantsesez) Anne, Denis. (2014ko otsailaren 2a). «Les Babayagas, la silver solidarité au quotidien» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  7. (Frantsesez) Clerc, Thérèse. «La maison des Babayagas» web.archive.org (Arte webgunearen Générations solidaires) (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  8. (Frantsesez) Le projet architectural La Maison des Babayagas webgunea. 2015eko abuztuaren 9a. (Noiz kontsultatua: 2023/07/21).
  9. a b (Frantsesez) AFP. (2016-02-16). «La militante féministe Thérèse Clerc est morte» Le HuffPost (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  10. (Frantsesez) Lalanne, Jean-Marc. (2016ko irailaren 20a). «“Les Vies de Thérèse” : Sébastien Lifshitz filme les derniers jours de la militante féministe Thérèse Clerc - Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  11. (Frantsesez) Verzaux, Anaëlle. (2016-02-18). «Thérèse Clerc, les derniers jours | Reportages» Là-bas si j'y suis (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  12. (Frantsesez) Luyssen, Johanna. (2016ko maiatzaren 16a). «Thérèse Clerc, lutte finale» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  13. (Frantsesez) «Montreuil : la Maison des femmes rend hommage à Thérèse Clerc» leparisien.fr 2016-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-21)..
  14. (Frantsesez) «Thérèse Clerc reçoit la Légion d'honneur» leparisien.fr 2008-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]