The Field (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Field (filma)
Filma
Jatorrizko izena The Field
Urtea 1990
Generoa drama filma
Herrialdea Erresuma Batua
Irlandako Errepublika
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Field
Iraupena 111 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jim Sheridan
Gidoigilea(k) Jim Sheridan
Antzezlea(k)
Richard Harris
Sean Bean
Brenda Fricker
John Hurt
Tom Berenger




Ekoizpena
Ekoizlea Noel Pearson
Bestelako lanak
Musikagilea Elmer Bernstein
Sariak
Kanpo loturak

The Field aurretik 1965an John B. Keane idazle irlandarrak idatziriko antzezlanaren 1990eko Jim Sheridan zuzendariaren filma eta egokipena da. Filma honek "Bull" McCabe baserritar zakarra eta izenburuak aipatzen duen bere alokairupean dagoen lur edo larreari dion maitasunaz mintzo da. Antzezlana 1965an Dublingo Olympia Theatre antzokian estreinatu zen, Ray McAnally eta Eamon Keane aktoreek "The Bull" McCabe eta "The Bird" O'Donnell pertsonaiak antzezten zituztelarik. 1967an antzezlan hau liburuxka moduan Mercier Press argitaletxeak argitaratu zuen. 1987an zenbait aldaketa zituen bertsio berri bat ekoiztu zen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

The Field edo Larrea Irlandako hego-mendebaldeko herrixka txiki batean kokatzen da. "Bull" McCabe (McCabe "Zezena") baserritar zakarrak Maggie Butler alargunari alokatuta dion lursail harritsua urte luzez landu izan du, ondorioz larre berde eta emankor bat bihurtu delarik. Horregatik, "Bull" McCabek larre hori bere jabegotzat du, behin betiko erostea amesten duelarik. Halere, Butler alargunak lursaila enkante edo subasta publikoan saltzea erabaki du. Enkantearen arduraduna den Mick Flanaganen atsekaberako McCabetarrek herritar gehienak enkantean lurrarengatik lehiatu edo dirurik eskaini ez dezaten izutu eta beldurrarazten dituzte. Halere, Ingalaterran urtez asko igaro ondoren jaiotzez Galway hirikoa den William Dee kanpotar iritsi berriak lursail horren inguruko bere berezko plan bat du. William Dee eta McCabetarren topaketa odol jarioan amaituko da, ondoren gertatuaren ezkutaketa bat emango delarik. Antzezlan honetako beste pertsonaia batzuk Aita Murphy herriko apaiza, Flanaganen emaztea eta semea, eta "Bull" McCaberi leial zaion "Bird" O'Donnell (O'Donnell "Txoria") herriko mozkortia izan dira.

Jaiotzez Kerry konderriko Listowel herrikoa den John B. Keane idazlea 1959an Kerryko konderrian dagoen Reamore udalerrian jasotako Moss Moore izeneko pertsona baten erailketan oinarritu zen kontakizun edo antzezlan hau sortzeko. Moorekin aspalditik liskarra izan zuen Dan Foley bere bizilaguna hilketaren susmagarria bilakatu zen, baina Foleyren familiak salaketa guztiei uko egin zien.[1].

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jim Sheridan zuzendariaren 1990eko filmak Richard Harris irlandar aktore ezaguna du "Bull" McCaben paperean, Bullen semea Tadgh bezala Sean Bean, Bullen emaztea Maggie bezala Brenda Fricker, eta John Hurt aktoreak "Bird" O'Donnell antzezten du. Filmaren egokipenak jatorrizko antzezlanaren pertsonaia batzuk aldatu zituen: herriko apezak Aita Chris Doran izena du eta Sean McGinley aktoreak antzezten du, Ingalaterratik itzulitako William Dee irlandar etorkina filman bere familiaren herrira itzultzen den Peter irlandar-estatu batuar aberatsaren pertsonaiarengatik aldatu zuten, pertsonaia hau Tom Berenger aktoreak antzezten duelarik. Filman enkantearen arduraduna den Flanaganen papera jatorrizko antzezlanean ez bezala oso laburra da, gainera filman Bull McCabek mespretxuz ikusten dituen Irlandar Ijituen familia bat ere ageri da, McCaben ustez hauek euren lurraren lotura guztiak galdu baidituzte. Antzezlanaren amaiera ere filman aldatu egin zen. The Field filmak bere estreinaldian orokorrean kritika onak jaso zituen[2] eta Richard Harrisek bere antzezlan gogoaingarri eta gartsuaren ondorioz Oscar Sarientzako aktoren onenaren izendapena lortu zuen. 1996an, An Post edo Irlandar Posta Zerbitzuak Irlandako Zinemagintzaren 100. urteurrenaren omenezko seiluak kaleratu zituen; 32 penikeko seiluak The Field filmeko Harris, Bean, eta Hurt aktoreak atzekaldean Killaryko badia zutelarik irudikatu zituen[3].

Filma honetan Irlandan beti oso ohikoak izan diren gaiak aipatzen dira: emigrazioa, irlandar nazionalismoa, lurrarekiko maitasuna eta lotura, kanpotar edo arrotzenganako mesfidantza, sentimendu antibritaniarra, irlandar ijitoen egoera txarra, irlanderaren gainbehera geldiezina...

Filma Galwayko konderrian dagoen Connemara eskualdeko filmatu zen. Bertan extra moduan Leenane udalerriko herritarrek parte hartu zutelarik.

Filmaren pasarte esanguratsuenetako batean "Bull" McCabe (Richard Harris) eta Flanaganek herriko tabernan eztabaida hau dute:

« Flanagan: Ingelesak aspaldi joanak dituk, Bull.

"Bull" McCabe: Joanak dituk! Nik bota nizkialako: nik eta nire kastakoek. Joanak dituk, baina inoiz ez ahaztuak, Flanagan. Inongo kanpotarrak ez dik nire lursailarengatik dirurik eskainiko.

 »

Irlandar hizkuntzak XIX. bigarren erdialdean eta XX. mendearen hasieraldean gainbehera itzela eta konpondu ezina jasan zuen, guraso irlandar hiztunek beren seme-alabeei ingeleraz bakarrik hitzegiten hasi ziren, seme-alaba ingeles hiztunei beren gurasoen irlander hizkuntza arrotza bihurtu zitzaielarik, pasarte honek garbi erakusten digu: Bull McCabe (Richard Harris) eta Tadgh (Sean Bean) bere semeak bere herritik gertu dagoen uharte bateko irlandera hiztun batzuekin hondartzan salerosketan jardun ondoren baserrirako bidean doaz, uhartetarrak aldiz beren itsasontzietan itsasoratu eta uhartera zuzendu aurretik ahots ozenez zeozer esaten ari dira. Tadghek uhartetarrei begira eta erabat txunditurik honela galdetzen dio bere aitari:

« Tadgh: Aita, zer diote uhartetar horiek?.

"Bull" McCabe: Ixilik! Hire anaiaren arimarengatik errezatzen ari dituk. Arraioa! Ez al dizuete eskolan irlanderaz batere irakasten?

 »

Filmaren bideoak ikusgai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]