The Medusa Touch (filma)
The Medusa Touch (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | The Medusa Touch |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Erresuma Batua eta Australia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Medusa Touch (en) |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (mul) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jack Gold |
Gidoigilea(k) | John Briley (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anne V. Coates (en) |
Konpainia ekoizlea | ITC Entertainment (en) |
Ekoizle eragilea | Arnon Milchan |
Edizioa | Anne V. Coates (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Peter Mullins (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael J. Lewis (en) |
Argazki-zuzendaria | Arthur Ibbetson |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
The Medusa Touch (euskaraz Medusaren Ukitua), 1978ko Jack Gold britainiar zuzendariaren naturaz gaindiko thriller film bat da. Peter Van Greenaway idazlearen 1973ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Richard Burton, Lino Ventura, Lee Remick eta Harry Andrews aktoreek antzeztu zuten, gainera Alan Badel, Derek Jacobi, Gordon Jackson, Jeremy Brett eta Michael Hordern aktoreek kameoak burutu zituzten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Morlar (Richard Burton) ingeles idazle ospetsua igarpen baten ondorioz atsekabetua bizi den gizasemea da, haren arabera munduko hondamendi guztien erruduna omen da, eta modu basatian erailda agertuko da. Londres hirira bidalia izan den eta kasuaren ardura jaso duen Brunel (Lino Ventura) frantziar detektibea biktimaren apartamentura iristean, Morlarren garuna bizirik dirauela dirudi. Kasuaren ikerketak Morlar zauritzen duen oro modu bitxian hiltzen dela azaleraziko du. Morlarrek jendea hil edo hondamendi izugarriak gauzatzea ahalbideratzen dioten telekinesi ahalmenak ditu, eta bere psikiatra den Zonfeld (Lee Remick) doktoreak poliziari kasu enigmatiko hau argitzen lagunduko dio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Burton: John Morlar
- Lino Ventura: Brunel
- Lee Remick: Zonfeld doktorea
- Harry Andrews: Komisionatuaren laguntzailea
- Alan Badel: Abokatua
- Marie-Christine Barrault: Patricia
- Jeremy Brett: Edward Parrish
- Michael Hordern: Atropos, zoriaren igarlea
- Gordon Jackson: Johnson doktorea
- Michael Byrne: Duff
- Derek Jacobi: Townley iragarkigilea
- Robert Lang: Pennington
- Avril Elgar: Pennington andrea
- John Normington: Eskolako zuzendaria
- Robert Flemyng: McKinley epailea
- Philip Stone: Deana
- Malcolm Tierney: Diakonoa
- Norman Bird: Aita
- Jennifer Jayne: Ama
- James Hazeldine: Lovelass
- Gordon Honeycombe: Bere burua antzeztuz (albiste irakurlea)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1978ko filmak
- Jack Goldek zuzendutako filmak
- Richard Burtonek antzeztutako filmak
- Lino Venturak antzeztutako filmak
- Lee Remickek antzeztutako filmak
- Harry Andrewsek antzeztutako filmak
- Marie-Christine Barraultek antzeztutako filmak
- Jeremy Brettek antzeztutako filmak
- Michael Byrnek antzeztutako filmak
- Derek George Jacobik antzeztutako filmak
- Alan Badelek antzeztutako filmak
- Michael Hordernek antzeztutako filmak
- Robert Flemyngek antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Frantziako filmak
- Thrillerrak
- Telekinesiari buruzko filmak
- Idazleei buruzko filmak
- Misterio filmak
- Detektibe filmak
- Polizia filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- 1970eko hamarkadan girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak