Jeremy Brett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jeremy Brett
Bizitza
Jaiotza Berkswell1933ko azaroaren 3a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1995eko irailaren 12a (61 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Ezkontidea(k) Anna Massey  (1958 -  1962)
Hezkuntza
Heziketa Eton College
Central School of Speech and Drama
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, idazlea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm0107950

Peter Jeremy William Huggins (1933ko azaroaren 3a - 1995eko irailaren 12a) ingeles aktore bat izan zen. Nagusiki, The Adventures of Sherlock Holmes telesailean Sherlock Holmes detektibea antzeztagatik ospetsua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933ko azaroaren 3an jaio zen Berkswell Grangen, Warwickshiren (Ingalaterra). Bere aita Henry William Huggins koronela zen eta bere ama Elizabeth Edith Cadbury (Butler) Huggins, Cadbury familiakoa, bere txokolateagatik famtua. Hiru anaia zituen: John (apaiza), Michael (margolaria) eta Patrick (baserritarra).

Animaliak asko maite zituen eta horregatik bere maskoten artean astoak, poniak eta txakurrak zituen. Hasieran bere heziketan etxean egin zuen, non dislexia zeukala ikusi baitzuten. Gero Abberley Hall eskolara joan zen eta ondoren Eton eskolara. Etonen amaitu eta gero Central School of Speech and Drama (Ahoskera eta Drama Eskola Zentrala). Hemen egonda bere abizena aldatu zuen Brett-engatik. Eskolako honetako irakasle batek esan zion txarto ahoskatzen zuela eta hori konpentzeko Jeremy Brettek erabaki zuen mihian ebakuntza bat egitea R eta S hobeto ahoskatzeko.

1954an Jeremyk Cassioren papera antzeztu zuen Othello antzezlanan, Manchesterko eszenatoki batean, eta urte eta erdi ondoren Julio Cesar antzezlaneko Marko Antonio eta Ricardo II antzezlaneko Aumerleko Dukearen bezalako paperak zituen. 1955ean King Vidor zuzendariak hartu zuen Guerra y Paz filmean parte hartzeko, non Audrey Hepburn eta Henry Fonda pertsonai nagusiak baitziren.

Raymond Massey aktorearen alabarekin eskondu zen, Anna Massey, 1958ko maiatzaren 24an, eta hurrengo urtean seme bat eduki zuten, David.

The Very Edge filmean parte hartu zuen eta James Bond papera lortzeko entzunaldira aurkeztu zen Sean Connery utzi zuenean baina ez zioten hartu. Gainera urte berean, 'Etorkizun handiko aktorea' izendatu zuten Daily Mirror aldizkarian.

Beranduago, My Fair Lady musikalean parte hartu zuen Rex Harrison, Stanley Holloway eta Audrey Hepburnekin batera. My Fair Lady eta gero, Brettek The Deputy antzezlanan parte hartu zuen Padre Riccardo Fontana bezala.

1981ean, lehenengo kontaktua eduki zuen Sherlock Holmesekin, Watson doktorea antzeztuz The Crucifer of Blood lanean.

Sherlock Holmes bezalako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko otsailean, bere lagun eta kide Robert Stephensen aholkua alde batera utziz, nork Sherlock Holmesen papera egin zuena La vida privada de Sherlock Holmes filmean, Jeremy Brettek detektibe famatuaren papera egitea onartu zuen Granada estudioen Las aventuras de Sherlock Holmes telesairako. Jeremy Brett Sherlock Holmesen paperean betean sartu zen xehetasun guztiak kontutan edukiz eta, gainera, grabaketa guztietan beti eramaten zuen Canonaren kopia bat.

Bere eskuan zegoen guztia egin zuen Sherlock Holmes bezala izateko: pisua galdu zuen, ilea luzeago utz izuen, pipaz erretzen ikasi eta bere eskuineko eskua erabiltzen ikasi, izan ere ezkertia baitzen.

Telesaileko lehen episodioa filmatzen El Ciclista Solitario izan zen, gero La Banda Moteada, El Tratado Naval, Escándalo en Bohemia (telebistan emandako lehen episodioa), Los Bailarines, El Mago eta El Rubí Azul.

Lehenengo episodioa 1984ko apirilaren 24an eman zen TVTimes Magazinean, pertsonaien eta aktoreen (Jeremy Brett eta David Burke, Watson doktorearen papera egiten zuena) aurkezpenaren ondoren.

The Adventures of Sherlock Holmes telesaila grabatu ondoren, Jeremy Brett Ameriketara joan zen Florence Nightingale telebista-filmean eta Deceptions mini-telesailean parte hartzeko.

Zoritxarrez, Jeremy Bretten obsesioa Sherlock Holmesengatik bere osasunean nabaritzen hasi zen eta bazirudien depresio handi batean murgilduta zegoela. Gidoiko testuak ikastea eta kopiatzea lan handia zen berarentzat, dislexia zuelako, baina lortu egin zuen.

The Adventures of Sherlock Holmes telesaileko hurrengo denboraldiak Las Hayas Cobrizas, El Intérprete Griego, EL Constructor de Norwood, El Paciente Interno, La Liga de los Pelirrojos eta El Problema Final episodioak zituen, azkena agian famatuena da bertan bere etsai Moriarty Profesorearen kontra borrokatzen delako.

1985eko uztailaren 4an, Jeremy Bretten emaztea minbiziaz hil egin zen Massachusettseko Ospitale Jeneralean eta Jeremy Brett lur jota geratu zen.

Urte bereko irailean Sherlock Holmesen telesaileko hirugarren denboraldia grabatzen hasi zen, baina honetan Watson doktorearen papera libre geratu zen David Burke papera utzi zuelako familia eta lan arrazoiengatik. Bere ordez, Edward Hardwickek hartu zuen Watson doktorearen papera, Sir Cedric Hardwicke aktorearen semea.

Denboraldi berri honetan, El Regreso de Sherlock Holmes, Sherlock Holmesen berragerpenarekin hasten da La Casa Deshabitada episodioarekin, gainerako episodioak hauek dira: La Granja Abbey, El Ritual de los Musgrave, La Segunda Mancha, El Hombre del Labio Torcido, La Escuela Priory,Los Seis Napoleones, Los Casos de Sherlock Holmes, hurrengo episodioak zituen: El Pie del Diablo, Estrella de Plata, El Pabellón Wisteria eta Los Planos del Bruce Partington.

Bitartean, Jeremy Bretten osasun mentala txarrera zihoan eta bere familia eta lagunak Maudsley Psychiatric Hospital edo Greyshott Healthean tratua izatearen beldur ziren, eta azkenean bere emazte ohiak, Anna Masseyek, Londresko Chelsea eta Westminsterreko Ospitaleko psikiatra batek ikustea gomendatu zion. Jeremy Brett depresio maniakoa jasaten ari zen eta bere emozioak kontrolatzeko Litioa preskribitu zioten. Ospitaletik ateratzerakoan Edward Hardwickek bere etxera eraman zuen.

Bi hilabete geroago, Jeremy Brett eta Edward Hardwicke El Signo de los Cuatro episodioan lan egiten hasi ziren, Sherlock Holmesen bi orduko kapitula zena eta Gabonetako oporretan eman zena. Hurrengo istorioa El Perro de los Baskerville izan zen, baina ez zituen izan kritika onak; hala ere, Granada estudioak pelikula hauek egiten jarraitu zuen nahiz eta gustukoak ez izan, Sir Arthur Conan Doyleen liburuetako pertsonaiak aldatuz eta akats txikiekin. El Vampiro de Sussex El Último Vampiro bezala grabatu zen eta Charles Augustus Milverton The Master Blackmailer (El Maestro Chantajista, Charles Augustus Milverton bezala itzulita Espainian) bezala. Baina Jeremy Brettentzat iraingarriena izan zen Sir Arthur Conan Doylen alabaren, Dame Jean Doyle, erreakzioa Granada estudioek El Aristócrata Solterón pelikulari egin ziotena ikusi zuenean, izan ere ez zitzaion gustatu.

Jeremy Brettek pisua irabazten jarraitu zuen tratamendu medikuagatik, baina kritikoak eta fan-ak ez zuten honen berri eta ez zeuden ados bere itxurarekin.

1991ean, El Archivo de Sherlock Holmes grabatu zen La Desaparición de Lady Frances Carfax, El Problema del Puente de Thor, El Misterio del Valle Boscombe, El Cliente Ilustre, La Vieja Mansión de Shoscombe eta El Hombre que trapaba episodioez osatuta.

1993an, Las Memorias de Sherlock Holmes grabatu zen Los Tres Frontones, El Detective Moribundo, Las Gafas de Oro, El Circulo Rojo, La Piedra de Mazarino eta La Caja de Cartón, azken honetan Jeremy Bretten osasuna huts egiten hasi zen, depresio maniakoa eta Emphysema zeukan eta.

Bere birikietako X izpiak erakutsi zizkiotenean asko beldurtu egin zen eta bere 58. urtebetetzean bere osasuna berriro txarrera egin zuen eta bihotzeko bat izan zuela jakinarazi zioten, gaztaroko gaixotasun baten ondorioz. Horren ondorioz, Jeremy Brett jakinaraz izuen ez zuela berriz Sherlock Holmes papera beteko, izan ere konturatu egin baitzen gehiegia izan zela berarentzat.

1995ean, Jeremy Brettek irrati-saio bat egin zuen, La Buena Causa de esta Semana, non zituen arazoez hitz egin baitzuen. Bere osasunak txarrera joaten jarraitu zuen eta 1995eko udan arnas egiteko arazoak izan zituen.

Tamalez, 1995eko irailaren 11ko goizaldean Jeremy Brett bihotzekoaz hil egin zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Moll Flanders (1996)
  • Mad Dogs and Englishmen (1995)
  • "The Memoirs of Sherlock Holmes" (1994)
    • The Three Gables
    • The Dying Detective
    • The Golden Pince-Nez
    • The Red Circle
    • The Mazarin Stone
    • The Cardboard Box
  • "The Casebook of Sherlock Holmes" (1991-1993)
    • The Disappearance of Lady Frances Carfax
    • The Problem of Thor Bridge
    • Shoscombe Old Place
    • The Boscombe Valley Mystery
    • The Illustrious Client
    • The Creeping Man
    • The Master Blackmailer
    • The Last Vampyre
    • The Eligible Bachelor
  • "The Hound of the Baskervilles" (1988)
  • "The Sign of Four" (1987)
  • "The Return of Sherlock Holmes" (1986-1988)
    • The Empty House
    • The Abbey Grange
    • The Musgrave Ritual
    • The Second Stain
    • The Man with the Twisted Lip
    • The Priory School
    • The Six Napoleons
    • The Devil's Foot
    • Silver Blaze
    • Wisteria Lodge
    • The Bruce-Partington Plans
  • Haunted: The Ferryman (1986)
  • The Adventures of Sherlock Holmes (1984-1985)
    • A Scandal in Bohemia
    • The Dancing Men
    • The Naval Treaty
    • The Solitary Cyclist
    • The Crooked Man
    • The Speckled Band
    • The Blue Carbuncle
    • The Copper Beeches
    • The Greek Interpreter
    • The Norwood Builder
    • The Resident Patient
    • The Red-Headed League
    • The Final Problem
  • Florence Nightingale (1985)
  • Deceptions (1985)
  • "The Love Boat" (1984)
  • "Number 10" (1983)
  • "Play of the Month"
  • The Barretts of Wimpole Street (1982)
  • The Good Soldier (1981)
  • Madame X (1981)
  • Macbeth (1981)
  • "Galactica 1980" (1980)
  • Isola del gabbiano, L' (1980)
  • "Hart to Hart" (1979)
  • Rebecca (1979)
  • The Medusa Touch (1978)
  • "The Incredible Hulk" (1978)
  • "Young Dan'l Boone" (1977)
  • "Supernatural" (1977)
  • "Piccadilly Circus" (1976)
  • The Prodigal Daughter (1975)
  • "Jennie: Lady Randolph Churchill" (1974)
  • "Wide World of Mystery" (1974)
  • One Deadly Owner (1974)
  • "Thriller" (1974)
  • "Country Matters" (1974)
  • Affairs of the Heart (1974)
  • "A Picture of Katherine Mansfield" (1973)
  • "The Protectors" (1973)
  • The Merchant of Venice (1973)
  • Nicholas and Alexandra (1971)
  • Lord Byron (1970)
  • "The Champions" (1969)
  • Kenilworth (1968)
  • Incantation of Casanova (1967)
  • "The Baron" (1967)
  • Quite an Ordinary Knife (1967)
  • "The Three Musketeers" (1966)
  • The Queen & the Welshman (1966)
  • The Lost Stradivarius (1966)
  • "Mystery and Imagination" (1966)
  • My Fair Lady (1964)
  • "Armchair Theatre" (1964)
  • An Act of Reprisal (1964)
  • Girl in the Headlines (1963)
  • The Wild and the Willing (1962)
  • The Ghost Sonata (1962)
  • The Very Edge (1962)
  • Dinner with the Family (1962)
  • Macbeth (1960)
  • "Producers' Showcase" (1957)
  • War and Peace (1956)
  • Svengali (1954)
  • "Hallmark Hall of Fame" (1954)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]