Derek George Jacobi
Derek George Jacobi (Londres, Ingalaterra, 1938ko urriaren 22a) antzezlea da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1960an hasi zen lanean Birmingham Repertory Theatren. 1963tik 1971ra, Errege Antzerki Nazionalaren kide izan zen (garai hartan Laurence Olivierrek zuzentzen zuena). Paperik entzutetsuenak William Shakespeareren Otelo, Veneziako mairua antzerkiko Casiorena eta Anton Txekhoven Hiru ahizpak (1901) antzerkiko Tusenbachena izan ziren.
1970eko hamarkadan, antzezle klasikoaren ospeak gora egin zuen Prospect Theatre Companyn egin zuen lanarekin. 1982an, Royal Shakespeare Companyn sartu zen, eta Shakespeareren Ekaitza eta Ibsenen Peer Gynt (1867) antzezlanetan parte hartu zuen, besteak beste. 1992an, Tomas Becket santuaren papera egin zuen Jean Anouilhen Becket edo Jainkoaren ohorea (1960) obran. Klaudio I.a antzeztu zuelako zabaldu zen bere ospea mundu osora, BBCk Robert Gravesen Ni, Klaudio (1934) nobelan oinarrituta egin zuen telesailari esker, alegia. 1994an, Sir izendapena jaso zuen, britainiar teatroari egindako ekarpenagatik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Derek George Jacobi ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.