The Ox-Bow Incident

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Ox-Bow Incident
Filma
Jatorrizko izena The Ox-Bow Incident
Urtea 1943
Generoa Westerna
film adaptazioa
drama filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Ox-Bow Incident
Iraupena 77 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) William Augustus Wellman
James Tinling

Gidoigilea(k) Lamar Trotti
Antzezlea(k)
Henry Fonda
Dana Andrews
Anthony Quinn
Harry Morgan
Jane Darwell
Harry Davenport
Marc Lawrence
Paul Hurst
Mary Beth Hughes
Frank Conroy
Victor Kilian
Chrispin Martin
Margaret Hamilton
Francis Ford
George Meeker
Willard Robertson
William Eythe
















Ekoizpena
Ekoizlea Lamar Trotti
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Ekoizpen-diseinatzailea James Basevi
Bestelako lanak
Musikagilea Cyril J. Mockridge
Argazki-zuzendaria Arthur Charles Miller
Sariak
Kanpo loturak

The Ox-Bow Incident (euskaraz Ox-Bow Gertakaria) 1943ko William A. Wellman estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. 1940ko Walter Van Tilburg Clark idazlearen The Ox-Bow Incident eleberrian oinarritua dago. Henry Fonda, Dana Andrews eta Mary Beth Hughes aktoreek antzeztu zuten.

Western generoko historiaren filma pretigiotsuenetakoa da, genero hau aitzakitzat hartuz ohikoak diren gaiaz haratago joan eta gaur egundo gai moralak ukitzen baiditu. Garai hartan Mendebalde Urrunan maiz jazo ziren lintxamendu edo jipoitze eta urkatzearen aurkako aldarria da, eta bereziki jendearen intolerantzia eta aurreiritzien aurkakoa.

Urte hartako Film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, Casablanca filmak irabazi zuelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1885. urtea, Nevada. Gil Carter (Henry Fonda) izeneko gizona bere iraganeko neskalagunaren bila Mendebalde Urruneko herri batera iritsi berri da, baina neskalaguna zena ospe txarreko emakumea da. Gilekin batera Art (Harry Morgan) adiskidea dator. Bertako arrantxero baten ezusteko hilketak herritarren haserrea piztu du, eta une hartan sheriffa ez dagoenez, mendekua bere eskuz hartu nahi duen herritar talde bat sortuko da, talde horren barnean Gil eta Art egondo direlarik. Susmagarri gisa hiru gizon atzemango dituzte: Donald Martin (Dana Andrews) gizon gazte ikasia, Juan Martínez mexikarra (Anthony Quinn) eta Alva Hardwicke agurea (Francis Ford, John Ford zuzendariaren anaia). Herritarrak guztiz amorraturik daudenez, urkatzea erabakiko dute, bozketan gutxi batzuk aurka agertuko dira, tartean Gil eta Art, baina gehienak alde agertzen direnez, inongo epaiketarik gabe urkatu egingo dituzte.

Urkaketaren ondoren, sheriffa (Willard Robertson) herrira itzuli eta herritar txundituei arrantxeroa bizirik dagoela eta hura tirokatu zuten gizona atxilotu dutela esango die. Ondoren, Martinek bere exekuzioaren zain zegoela emazteari idatzitako gutuna irakurriko dute, bertan errugabea zela aipatzen delarik... herritarrek egin berri duten astakeriaz jabetzen direlarik...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]