Edukira joan

The War of the Worlds (irrati drama)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The War of the Worlds (irratia)» orritik birbideratua)
The War of the Worlds (irrati drama)
Jatorria
Estreinaldi-data1938ko urriaren 30a
Ezaugarriak
Genero artistikoascience fiction radio play (en) Itzuli
TelesailaThe Mercury Theatre on the Air (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaMunduen Gerra
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York eta New Jersey (mul) Itzuli
Artikulu hau 1938ko irratsaioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The War of the Worlds (argipena)».

The War of the Worlds The Mercury Theatre on the Air estatubatuar irrati dramako antologia serieko pasarte bat izan zen.

Gertaera eta pasartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938ko urriaren 30an, CBS kateko Mercury Theatre on the Air saioan Herbert George Wellsen Munduen Gerra nobelan oinarritutako irrati-nobela eman zuten, Orson Welles zuzendari eta esatari zela. Bertan adierazi zutenez, estralurtarrak New Jerseyko parke batean lurreratu berri ziren. Berez, albistegia fikziozkoa zen, ordubeteko irratsaioaren zati bat baino ez. Wellesek, nobela moldatzean, albistegi forma ematea erabaki zuen. Baina irratsaioaren hasiera entzun ez zuten askok egiatzat jo zituzten esandakoak, ziur aski Wellesen proposamena oso berritzailea eta ezustekoa zelako garai hartako irratian, eta milioika pertsona izuak hartu zituen urriaren 31ko egunkarietako titularren arabera[1].

Erreakzio publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur artean frogatu gabeko datuen arabera, sei milioi lagunek entzun zuten gau hartan CBSko saioa, horietatik 1,7 milioik egia zela pentsatu zuten, eta 1,2 milioi “benetan izutu” omen ziren (garai hartan NBC kateak 30 milioi entzule zituen batez beste). Hurrengo hilabetean, AEBetako prentsan 12.500 artikulu argitaratu ziren gaiari buruz.[1]

Adolf Hitlerrek berak ere gertakaria hitzaldi batean aipatu zuen, demokraziaren gainbeheraren eta ustelkeriaren froga gisa.[1]

Gertakariaren erabilpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialarien arabera komunikabideen arteko gerra zegoen gertakari honen atzean. Robert E. Bartholomewren ustez, herrialde guztian herritar gutxi batzuek baino ez zuten jokatu egunkariek deskribatutako histeriaz. Gerora frogatu ahal izan da polizia komisaldegietan ohikoa baino dei gehiago jaso zituztela irratiak esandakoa egia ote zen galdetzeko. Baina badirudi izua horretara mugatu zela. Irratia euskarri berria zen, eta idatzizko prentsarentzat mehatxu larria zirudien, entzule kopurua egunetik egunera hazten ari zela kontuan hartuta. Hortaz, egunkariek konpetentziari eraso egiteko aukera baliatu zuten, eta anekdota puztu.[1]

Hala ere, Orson Wellesi ez zioten kalterik egin. Bere ospea izugarri hazi zen, Hollywoodetik eskaintza ugari jaso zituen eta, hiru urte geroago, prentsaren handiki baten istorioa kontatu zuen Citizen Kane lanean.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2009-10-18). «Zer munduren gerra?» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]