Therese Johaug

Wikipedia, Entziklopedia askea
Therese Johaug

Bizitza
JaiotzaDalsbygda (en) Itzuli1988ko ekainaren 25a (35 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
Ezkontidea(k)Nils Jakob Hoff  (2023ko abenduaren 31 -
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak

theresejohaug.no
IMDB: nm4716051 Instagram: johaugtherese Youtube: UCJg-to1US4T1OTLB_Jt2LYg IAAF: 14913798 Olympic.org: therese-johaug Edit the value on Wikidata

Therese Johaug (Os, 1988ko ekainaren 25a) eskiatzaile norvegiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau urrezko domina eskuratu ditu, hauetatik hiru 2022an[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an hainbat lehia amateur irabazi ondoren 2007ko Norvegiako txapelketan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen[2].

2010ko Vancouverreko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 4 x 5 km erreleboen proban eta bakarkako probatan seigarren (15 km jarraipenean) eta zazpigarren (30 km irteera masiboan) egin zuen. 2014ko Sotxiko Jokoetan ez zuen txapeldun izatea lortu baina bi domina eskuratu zituen, zilarrekoa eta brontzezkoa, biak ala biak bakarkako probetan.

2016an dopingaren test batean positibo eman zuen klostebol sustantzian, eta entrenatzaileari errua bota zion arren 18 hilabetetan lehiatzeko debekua ezarri zioten. Horrek besteak beste Pyeongchangeko Jokoetan parterik ez hartzea ekarri zion[3]. Lehiara itzuli eta Seefelden (2019an) eta Oberstdorfen (2021) erabat nagusi izan zen iraupen eskian, aurrenekoan hiru urre eta zilar bat lortu eta bigarrenean lauretan urrea eskuratuz. 2022ko Pekingo Jokoetan urrezko hiru domina eskuratu zituen, hirurak ere bakarkako probatan, 10 km, 15 km eta 30 km distantzietan[1].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Vancouver ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 4 x 5 km erreleboak
2014 Sotxi ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina 30 km estilo librean
2014 Sotxi ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 10 km klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 10 km klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 15 km klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 30 km estilo librea
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2007 Sapporo ( Japonia) 3. postua, brontzezko domina 30 km klasikoa
2011 Oslo ( Norvegia) 1. postua, urrezko domina 4 x 5 km erreleboak
2011 Oslo ( Norvegia) 1. postua, urrezko domina 30 km estilo librea
2011 Oslo ( Norvegia) 3. postua, brontzezko domina 15 km eskiatloia
2013 Val di Fiemme ( Italia) 1. postua, urrezko domina 10 km estilo librea
2013 Val di Fiemme ( Italia) 1. postua, urrezko domina 4 x 5 km erreleboak
2013 Val di Fiemme ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 15 km eskiatloia
2013 Val di Fiemme ( Italia) 3. postua, brontzezko domina 30 km klasikoa
2015 Falun ( Suedia) 1. postua, urrezko domina 15 km eskiatloia
2015 Falun ( Suedia) 1. postua, urrezko domina 30 km klasikoa
2015 Falun ( Suedia) 1. postua, urrezko domina 4 x 5 km erreleboak
2019 Seefeld ( Austria) 1. postua, urrezko domina 15 km eskiatolia
2019 Seefeld ( Austria) 1. postua, urrezko domina 10 km klasikoa
2019 Seefeld ( Austria) 1. postua, urrezko domina 30 km klasikoa
2019 Seefeld ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 5 km erreleboak
2021 Oberstdorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 15 km eskiatloia
2021 Oberstdorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 10 km klasikoa
2021 Oberstdorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 30 km klasikoa
2021 Oberstdorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 4 x 5 km erreleboak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Therese Johaug salva el orgullo noruego en el esquí de fondo» MARCA 2022-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  2. «JOHAUG Therese - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  3. «Johaug Will Miss Olympics As CAS Increases Ban to 18 Months – FasterSkier.com» fasterskier.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]