They Shoot Horses, Don't They?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
They Shoot Horses, Don't They?
York they shoot.jpg
Filma
Jatorrizko izena They Shoot Horses, Don't They?
Urtea 1969
Generoa drama filma
historical period drama
psychological thrillerra
film adaptazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa They Shoot Horses, Don't They?
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Santa Monica
Narratibaren kokalekua Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Sydney Pollack
Gidoigilea(k) James Poe
Horace McCoy
Robert E. Thompson


Antzezlea(k)
Jane Fonda
Michael Sarrazin
Gig Young
Susannah York
Red Buttons
Bonnie Bedelia
Bruce Dern
Al Lewis
Madge Kennedy
Paul Mantee
Art Metrano
Felice Orlandi
Jacquelyn Hyde
Mary Gregory
Michael Conrad
Severn Darden
Cynthia Myers
Marilyn Hassett
Robert Fields
Tom McFadden
Allyn Ann McLerie




















Ekoizpena
Ekoizlea Irwin Winkler
Robert Chartoff

Konpainia ekoizlea American Broadcasting Company
Edizioa Fredric Steinkamp
Ekoizpen-diseinatzailea Harry Horner
Bestelako lanak
Musikagilea Johnny Green
Argazki-zuzendaria Philip H. Lathrop
Sariak
Kanpo loturak

They Shoot Horses, Don't They? (euskaraz Zaldiak Tirokatzen Dituzte, ezta?) 1969ko Sydney Pollack estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Horace McCoy idazlearen izenburu berdineko They Shoot Horses, Don't They? eleberrian oinarritua dago. Jane Fonda, Michael Sarrazin eta Gig Young aktoreek antzeztu zuten.

Bederatzi Oscar Sarietarako izendapen jaso zituen, bost BAFTA Sarien izenapenak eta bost Urrezko Globo Sarien izendapenak ere. Azkenean, Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Gig Young), Emakumezko bigarren aktore onenaren BAFTA Saria (Susannah York) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Saria (Gig Young) irabazi zuen.

Filmaren izenburu bitxia eta istorioaren garapena bera amaierako eszenan Gloriak eskatutako graziazko tiroan amaitzen dira, jada etsitua eta oso ahul baidago. Roberti arma eman eta honek poliziaren galdeketan soilik honakoa erantzuten duelarik: "Zaldiak tirokatzen dituzte, ezta?".

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBak, Depresio Handiaren garaian gau eta egunez bikoteak etengabe dantzatu ohi zuten txapelketak ospatu ohi ziren, atsedenak urriak eta oso laburrak zirelarik. Denbora gehien dantzatzen irauten zuen bikoteak irabazten zuen, diru-saria bereganatuz. Gloria (Jane Fonda) eta Robert (Michael Sarrazin) lehiaketa horietako batean elkar ezagutuko dira, eta berehala jatekorik ez dutenez etsiturik, dantza bikotea osatzea erabakiko dute. Dantzatzen duten bitartean gutxienez jan egiten dute, eta gainera irabazi ezkero baita sariaren dirua poltsikoratu ere.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]