Thomas Johann Seebeck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Thomas Johann Seebeck
ThomasSeebeck.jpg
Bizitza
Jaiotza Tallinn1770eko apirilaren 9a
Herrialdea  Estonia
Heriotza Berlin1831ko abenduaren 10a (61 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Gustav Adolf Grammar School
Göttingengo Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea fisikaria
Lantokia(k) NurenbergBerlinBayreuthWeimar eta Jena
Jasotako sariak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Thomas Johann Seebeck (ˈtoːmas ˈjoːhan ˈzeːbɛk ahoskatua; Reval, 1770eko apirilaren 9a - Berlin, 1831ko abenduaren 10a) alemaniar fisikaria izan zen. Berlinen eta Göttingenen ikasi ondoren, Medikuntzan eta Fisikan jardun zuen. Goetheren adiskidea izan zen, eta harekin landu zuen koloreen teoria. Termoelektrizitatea aurkitu zuen 1821ean, eta legeak aztertu ondoren tenperaturak neurtzeko erabili zuen.

Seebeck-en efektua: metal desberdinezko bi hari edo xafla beren ertzetik elkarri soldatzen bazaizkio eta bi ertz horiek tenperatura desberdinetan baldin badaude, indar elektrohigikari bat sortzen da, eta bere intentsitatea (i) erraz neur daiteke. Horrela eratzen den tresnari "pare termoelektrikoa" edo "termoparea" deitzen zaio, eta tenperaturak neurtzeko erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]