Tifus exantematiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tifus exantematiko
Epidemic typhus Burundi.jpg
Deskribapena
Mota Tifusa
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) Rickettsia prowazekiia Itzuli
Patogenoaren transmisioa Gorputz-zorri
Identifikatzaileak
GNS-10 A75.1
GNS-9 080, 081, 082 eta 083
DiseasesDB 29240
MedlinePlus 001363
eMedicine 001363
MeSH D014438
Disease Ontology ID DOID:0050480

Tifus exantematiko epidemikoa eritasun kutsakorra da, lurralde askotan endemikoa, zorriek eroaten duten Rickettsia prowazeckii mikroorganismoak eragina. Sukarra, sorgortasuna, hotzikarak eta orban gorri ugari (exantemak) agertzen dira, eta, askotan, eldarnioak, neurologia gaitz larriak, arnasketa galarazteraino ere irits daitezkeenak, eta kolapsoa –eta, horren ondorioz, heriotza– eragin ditzake. Sendagaitzat antibiotikoak erabiltzen dira (kloromizetina, terramizina, aureomizina, etab.).

Konbentzio Gerran ibilitako gudataldeek orduko dokumentuetan “sukar ustelak” (“fiebres pútridas”) edo “sukar gaiztoak” (“fiebres malignas”) deituriko tifus honen epidemia bat jasan zuten, %5eko hilkortasuna eduki izan zuena. Biztanleria zibilak ere “sukar ustel edo gaizto” hauek pairatu zituen, eta militarrek baino modu larriagoan, gainera. Epidemiak sortutako hilkortasuna Gipuzkoako biztanlerian argi islatzen da, 1787. urtean 114.304 biztanle izatetik 1799ko zentsuan 104.479 izatera pasatu zen. 10.000 biztanleko jaitsiera honek populazioaren %11 suposatu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Erkoreka, Anton Epidemiak Euskal Herrian Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea .


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.