Tightlacing

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tightlacing, corseting edo gerri entrenamendua euskaraz esango genukeen bezala,[1][2] iraunkorki kortse bat erabiltzeko ohitura edo praktika da. Joera hau jarraitzen duten pertsonak “tightlacers eta tightlacingaren praktikatzaileak” [3]bezala dira ezagunak eta egunean 20 ordu baino gehiagoz kortse bat erabili ohi dute, gorputzaren aldaketa [4]bat eratorriz. Praktika hori helburu estetiko edo fetitxistekin egin daiteke.

Kortsearen efektua giza gorputzean. Valentziako etnologia museoko irudia.

Aditu gehienak bat datoz kortsearen erabilera luzeak osasun arazo larriak eragin ditzakeela, horietako batzuk konponezinak izan daitezkelarik. Metodo hori praktikatzen duten pertsonak hareazko erloju batekin konparatu ohi dira gorputzaren siluetagatik. Eta beste batzuk ezagunak dira “liztor gerria” izateagatik.[5]

Tightlacinga praktikatzen duten pertsona ospetsuen artean, Dita Von Teese aktore eta modeloa nabarmentzen da, eta jantzi hori 18 urte dituenetik erabiltzen zuen [6]. Halaber, Ethel Granger britaniarrak dauka gerririk meharrenaren marka; 33 zentimetroko bataz bestearekin eta Vogue aldizkari estatubatuarrean irudi izan zen zenbait alditan. Beste modelo europar batzuk Ioana Spangenberg bezala oso kritikatuak izan dira haien argaltasunagatik [7], haren arabera, nerabezaroan bere gerria 38'1 zentimetro neurtzera iritsi zen. Michele Köbke alemaniarrak (moda viktoriar zalea)  tightlacinga bere bizitzaren parte dela ziurtatzen du, nahiz eta muskulu-atrofia pairatu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.A 1700 urteetan erabili ziren kortseak lehen aldiz Kretako zibilizazio minoikoan. Emakumeek jantzia erabiltzen zuten gorputza nabarmentzeko eta bularrak altxatzeko. Hala ere, Grezia eta Erroman bularretako mota hori «Bularren tamaina txikitu eta ezkutatzeko» [8]helburuarekin erabiltzen zen. XVl. mendean moda Frantziara hedatu zen, eta nahiz eta hiru mendeetan zehar gerri zabaleko emakumeek erabili zuten, gehiengoak arazo fisikoak pairatu zituen eta «diafragma estutuarekin bizi ziren» .[9]

1800 urteetan zehar hainbat aldaketa egin ziren kortsearen estetikan. Herminie Cadolle frantsesa izan zen Bien-être (ongizate) deituriko bi piezako kortsearen lehen abiarazleetako bat. Dena den, modelo berri horrek barne-organoetan deformazioak eragin zitzakeen baita bestelako arazo fisiologikoak sortu.[9] Olivia P-Flint eta Susan Taylor bezalako pertsonaiek ere sortu zituzten haien diseinuak, baina Cadolleri egozten zaio bularrekoa duten kortseen «benetako sorkuntza».[8]

XVlll eta XlX mendeetan tightlacingak uste baino erabilera informalagoa izan zuen[10]. Goi-mailako gizarteko emakume gutxi batzuek bakarrik, erabaki pertsonalengatik praktikatu zuten, eta askotan medikuntza eta erlijio sektoreek kritikatu zituzten. Klase sozial guztietako emakumeen gehiengoak zeramaten kortsea, baina ez zegoen hain itsatsita gorputzera, eta garaiko jantzi arin eta ohikoa zen.[10]

Jantzi horiek egiteari uzteko ahalegin asko egin ziren arren, eta medikuen ohartarazpenen aurka, emakumeek tightlacinga praktikatzen jarraitu zuten. Nolanahi ere, moda aldatu egin zen 1900 urteetan eta soineko eta jantzi lasaiak egiten zituzten diseinatzaileak agertu ziren, kortsea guztiz baztertzeko asmoz. Paul Poiret izan zen modaren adierazle maximoa, emakumea «ohitura sozial eta tradiziotik» askatu baitzuen eta estilo berri bat finkatu zuen[11]. Modako hainbat aditu eta kritikoek modaren iraultzailetzat hartu zuten[11].

Tightlacinga Ipar Amerikan praktikatzen da, batez ere Amerikako Estatu Batuetan, eta Europako hainbat herrialdetan mantendu da, horien artean Alemania.

Efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenamendua hasteko errutina ohikoa kortse estua erabiltzea da, horrela, gerriaren zirkunferentzia gutxitu eta graduatu daiteke. Kortsea gehiegi estutuz gero, ezinegona bezalako arazoak ekarri ditzake, eta, epe motzean, arnasa hartzeko zailtasuna, zorabio sentsazioa eta indigestioa[3]. Tightlacers deiturikoak giharren deformazio eta bizkarrezurraren desbideratzera arriskatzen dira, erabilera luzatu eta gehiegizkoaren ondoriozko larruazaleko afekzioetara, oxigeno faltaren ondoriozko hiperbentilaziora eraman dezaketen biriketako arazoetara, eta biriken enbolia eragin dezaketen odol-fluxuarekin zerikusia duten beste hainbat arazoetara[3]. Jantzia ere erabilera okerraren ondorioz kaltetu daiteke, zakarki edo azkar estutzen bada.

Tightlacingaren oinarrizko efektua gerriaren tamainaren txikiagotzea da. Erregistratuko txikiena Ethel Grangerrena da, bere bizitzaren zati gehienean zehar praktikatu zuen tightlacinga eta gerria 33 zentrimetroetara jaistea lortu zuen[12]. Txikiagotzea pertsonaren gorpuzkera eta fisiologiaren araberakoa izango da; gorputz-gantz handia duen emakume batek denbora gehiago beharko du emaitzak lortzeko. Erabilera eta gorpuzkeraren baitan, pertsona batek hainbat zentimetro txikitu ditzake[3].

Kortsea denboraldi oso luzeetan zehar erabiltzeak muskulu-atrofia eta bizkarreko mina eragin ditzake; bular-muskuluak ere ahultzen dira[13]. Bestalde, urdailaren konprimatzeak bere bolumena txikitzen du, beraz, janari asko kontsumitzeak indigestioa eta bihotzerrea eragin dezake. Kortsea maiz erabiltzeak hesteen konprimatzea ere sortzen du, eta horrek idorreria arazoak eragin ditzake nahiz eta kortsea kendu ondoren konpontzen diren. Tighlacinga praktikatzen duten pertsonek dieta zorrotzak egiten dituzte arazo horiek saihesteko.

Viktoriar aroan, medikuek pentsatzen zuten kortse estua erabiltzeak umetokiko arazoak ere sortzen zituela sabelaldeko giharren gelditasunaren ondorioz[13]. Hala ere, uste hori ez zegoen egiazko ebidentzian oinarrituta eta litekeena da umetokiak ez zuela sufritzen tightlacingaren ondorioz[10]. Beste batzuek pentsatzen zuten emakumeek etengabe buruko eta bizkarreko mina, lotailuen ahultzea, mugitzeko eta ibiltzeko ezintasuna eta hilekoaren nahasmenduak pairatzen zituztela[14].

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joera hori mediku, modista eta kazetariengatik kritikatua da osasun arrisku handietan oinarrituta. Rebecca Harrington The New York Times New Yorkeko aldizkariarentzat lan egiten duen kazetari eta idazleak baieztatu zuen jantzi horrek gerria hainbeste estutzen duela, erabiltzen duen pertsona hori airerik gabe geratu daitekeela. Ludovic O’Followell osasun arloan adituak baieztatu zuen kortsearen erabilera konstanteak birikak kaltetu ditzakeela eta arnasa zaildu dezakeela. Bestalde, bizkarrezurra bezalako gorputzeko beste atal batzuk kaltetuak izan daitezkeela ziurtatu zuen.

Beste espezialista batzuk bat datoz kortsearen etengabeko erabilerak kalte larriak eta konponezinak eragin ditzakeela, “min neuropatikoaren sindromea”, sindrome metabolikoa eta nerbio-sistemarekin erlazionatutako bestelako gaixotasun kronikoak bezala adibidez[5].

Egindako ikerkuntzek eta unibertsitate eta medikuntzako alor desberdinetako adituen iritziek barneko organoek alterazio bat jasaten dutela baieztatzen dute, kortsearen erabilera konstanteak eragiten duen presioagatik[5]. Kortsearen dieta deiturikoa ere gogor kritikatzen dute. Beste batzuk joera hori osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen buruko gaitzekin eta trastorno psikologikoekin erlazionatzen dute.

Tightlacers aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polaire abeslari eta aktorea hareazko erloju baten siluetarekin
  • Cathie Jung: 38 zentimetroko gerria duen moda viktoriar zalea. Munduko gerririk meharrena duen emakumea izateagatik Marka Guinnessa dauka. 1983an praktika horrekin hasi zen eta geroztik 20 urtez kortsearekin jarraitu du. Askotan kortsearen erregina deitzen dute.
  • Polaire: abeslari eta aktore frantsesa izan zen. Aldi oro kortsea erabiltzen zuen eta horrek bere gerriaren neurria murrizten lagundu zion, 35,5 zentimetro neurtzera iritsi zen arte[16]. Bere bularraren tamainagatik eta bere janzkera eta izaera bitxiarengatik garaiko beste emakumeengandik bereizten zen.
  • Ethel Granger: inoiz erregistratu den gerririk meharrena duen emakumea; 33 zentimetrorekin. Vogue aldizkariko azalean agertu zen hainbat aldiz[12]. Piercingen zalea ere bazen, eta Vogue aldizkariak (edizio italiarrak) 2011. urtean omenaldi bat egin zion historian zehar egon den gerririk meharrena duen emakumea izateagatik[17].
  • Michele Köbke: moda viktoriarraren fanatikoa den emakumezko alemaniarra. Jantzi hori hainbat urtez erabili izan du eta berak dioenez, bizkarreko eta sabelaldeko minak pairatzen ditu. Helburua, bere gerria 38 zentimetro neurtzera iristea da. 2013an bere gerriaren neurria 40 zentimetroetaraino murriztu zen[18].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «‘Tightlacing’ la peligrosa moda para lograr una cintura de avispa» web.archive.org 2015-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. «La Mujer Con La Cintura Mas Delgada De 1950. Imposible Tenerlos En Aquella Época. Pero Mira Ahora A Los 78 Años! | SITIO VIRAL» web.archive.org 2015-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «SaludYMedicinas.com.mx es Ahora Parte de OpinionYSalud.com» Opinión y Salud (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  4. «#getArticle.articleTitle#» PlasticSurgeryPortal.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  5. a b c Txantiloi:Es-US «La enfermiza moda del 'corseting'» es-us.mujer.yahoo.com 2014-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  6. Cowell, Tom. (2013-09-26). «Dita Von Teese Has an "Official Corset Trainer"» The Village Voice (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  7. «Ioana Spangenberg: ¿Anorexia o genética? - Soy Fashion victim» web.archive.org 2013-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  8. a b «whynot magazine: Historia del brasier» web.archive.org 2015-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  9. a b «Érase una vez el sujetador | Mujer | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  10. a b c (Ingelesez) Steele, Valerie. (2001). The Corset: A Cultural History. Yale University Press, 240 or. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  11. a b (Ingelesez) Patner, Josh. (2007-05-18). «The Way We Move» Slate ISSN 1091-2339. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  12. a b Dumas, Daisy. (2011-08-29). «Vogue Italia's shock tactics continue with Stella Tennant's 13-inch waist, nose ring and lip stud» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  13. a b Txantiloi:Eng Crutchfield, Eugene Lee. (1897). «Some Ill Effects of the Corset» Gaillard's Medical Journal 67 (21): 37-14.  doi:10.1001/jama.1897.02440210025021..
  14. Displacements of the Womb. Viavi Hygiene: Explaining the Natural Principles upon Which the Viavi System of Treatment for Men, Women and Children Is Based.. San Francisco: Viavi Company, 258-271 or. (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  15. (Ingelesez) Mahony, Emma. (2014-08-06). «Dita Von Teese, Keep Your Hands Off Our Boobs» The Daily Beast (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  16. (Ingelesez) «Introduction» www.corsets.de (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  17. (Gaztelaniaz) «Vogue Italia rinde homenaje a la cintura más pequeña del mundo» Diario ABC 2011-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  18. (Gaztelaniaz) Fucsia. (2013-08-31). «La mujer con 40 centímetros de cintura» Revista de moda, belleza, entretenimiento, horóscopo, turismo y maternidad en Fucsia.co (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]