Tiranio Rufino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tiranio Rufino
Rufinus Aquileiensis.jpg
Bizitza
Jaiotza Concordia Sagittaria345
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Messina411 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak teologoa, eliza-historialaria, idazlea, itzultzailea eta monjea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Tiranio Rufino Aquileakoa (latinez: Tyrannius Rufinus Aquileiensis; Julia Concordia, c.345 - Mesina, c.410) teologo latinoa izan zen. San Jeronimoren laguna zen, eta fraide egin zen Aquileatik hurbil. Egiptoko bakartiak bisitatu zituen eta Didimo Itsuaren ikasle izan zen Alexandrian. Jerusalemen jarri zen bizitzen 377. urtean baina Jeronimorekin haserretu zen eta Aquileara itzuli zen 400. urtean. Godoen inbasioaren aurrean Siziliara erbesteratu zen. Origenes-en idazkiak latinera itzuli zituen eta Eusebioren Elizari buruzko historia-ren jarraipenaren egilea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]