Tito Okello
Itxura
| Tito Okello | |||
|---|---|---|---|
1985eko uztailaren 29a - 1986ko urtarrilaren 26a ← Bazilio Olara-Okello - Yoweri Museveni → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Kitgum District (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Kampala, 1996ko ekainaren 3a (81 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Kitgum District (en) | ||
| Familia | |||
| Ezkontidea(k) | Esther Okello Lutwa (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||
| Jasotako sariak | |||
| Zerbitzu militarra | |||
| Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||
| Gradua | jeneral | ||
| Parte hartutako gatazkak | Uganda eta Tanzania arteko gerra | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Ugandako Askapen Nazionaleko Frontea | ||
Tito Lutwa Okello (Kitgum barrutia, 1914 – Kampala, 1996ko ekainaren 3a) Ugandako presidentea izan zen, 1985eko uztailaren 29tik 1986ko urtarrilaren 26ra.
Uganda iparraldeko Acholi etniako kidea zen. Bigarren Mundu Gerrako Ekialdeko Afrikako Kanpainan parte hartu zuen britainiar armadarekin. 1979an Idi Amin boteretik bota zuen koalizioko komandanteetako bat izan zen. 1985eko uztailean estatu-kolpean eman zuen Bazilio Olara-Okellorekin batera Milton Obote presidentearen aurka. Ugandako presidentea izan zen sei hilabetez. 1986ko urtarrilean Yoweri Musevenik zuzendutako Erresistentzia Nazionaleko Armadak hartu zuen boterea eta Okello Kenyan erbesteratu zen.