Idi Amin
Idi Amin Dada Oumee (Koboko, 1925 - Jidda, Saudi Arabia, 2003ko abuztuaren 16a) ugandar militar, politikari eta diktadorea izan zen. Ugandako presidentea izan zen 1971-1979 bitartean.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1966an, Mutesa II.a erregea aginpidetik kentzen lagundu zion Milton Oboteri. Bost urte geroago, Obote bota eta aginpide guztiak beretzat hartu zituen. Kanpo politika zentzu zehatzik gabea bideratu zuen (Hego Afrikarekiko harremanak, Israelekikoak hautsi eta arabiarren aldeko azaldu, Tanzania eta Kenyarekiko tirabirak), Mendebaldearen aldekoa eta xenofoboa. Bere diktadura ezaguna izan zen giza-eskubideen bortxaketa zela-eta, hala nola, errepresio politikoa, jazarpen etnikoa, hilketak eta asiarren kanporatzea. Iturri ezberdinen arabera, 100.000-500.000 pertsona erail zituen. "Bere Gorentasuna, Bizi arteko Presidente, Lur Mariskala, Al Hadji Doktorea Idi Amin Dada, VC, DSO, MC, Lurreko Pizti guztien Jauna eta Itsasoko Arrainena Britaniar Inperioaren Konkistatzailea Afrikan Orokorrean eta Ugandan Bereziki eta Eskoziako Errege" izendatu zuen bere burua.
1975-1976 bitartean, Afrikar Batasunerako Erakundeko presidentea izan zen. 1978an Tanzaniako Kagera probintzia anexionatzen saiatu zen, eta horrek Uganda-Tanzania Gerra piztu zuen. 1979an Ugandako oposizioak, Tanzaniaren laguntzarekin, agintetik egotzi zuen. Amin Dadak Libiara egin zuen ihes, eta handik, 1981ean, Saudi Arabiara. Bertan hil zen 2003an.[1]
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Général Idi Amin Dada: Autoportrait (dokumentala, 1974)
- The Last King of Scotland ("Eskoziako Azken Erregea", 2006)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019/6/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Idi Amin hil da. Berria egunkaria, 2003ko abuztuak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
Aurrekoa Milton Obote |
Ugandako Presidentea 1971-1979 |
Ondorengoa Yusufu Lule |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Idi Amin ![]() |