Tom ibaia
Tom (errusieraz: Томь) hego-mendebaldeko Siberiako ibaia da, Errusiako Khakasia eta Kemerovo zein Tomsk oblastak zeharkatzen dituena. Ob ibaiaren eskuinaldeko adarra da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tom ibaiak 827 kmko luzera eta 62.030 km²ko arroa ditu. Khakasian du iturria, Abakan mendigunean (Altai mendien iparraldeko adarra), eta Kuznetsk arroa zeharkatzen du. Tomsk hiritik 50 km ipar-mendebaldera Obera isurtzen da.
Ibai ertzeko hiri nagusiak Mezhduretxensk, Novokuznetsk, Kemerovo, Jurga, Tomsk eta Seversk dira.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tom ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Tomsken (ahoa baino 75 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 57.000 km² ditu, arro osoaren % 91,9. Emari handiena maiatzean du (4.522 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (135 m³/s).
Tom ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Tomsken neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tom ibaia Tomsken Webworld.unesco.org