Tomas Etxabarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tomas Etxabarri
Bizitza
Jaiotza Doneztebe1908
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz1990eko irailaren  16a (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta katedratikoa

Tomas Etxabarri Ostiz (Doneztebe, Nafarroa, 1908 - Gasteiz, 1990eko irailaren 16a) euskal musikagile eta irakasle ezaguna izan zen. Nafartarra jaiotzez ia bizitza osoa Gasteizen eman zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika lehen ikasketak Iruñeko Kontserbatorioan egin zituen. Ondoren, Madrilgo Kontserbatoriora joan zen non, besteak beste, Joakin Larregla, Piano-jotzaile nafarra, eta Benito García de la Parra izan zituen irakasle; haiekin kalifikazio nagusiak lortu zituen. Oso gazte Gasteizera bizitzera joan zen. Bertan, 1937tik 1974ra, Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Haren ikasleen artean Sabin Salaberri musikari ezaguna egon zen. 1974an erretreta hartu zuen.[1] 1975an, bere lan pedagogikoa eskertzeko Gasteizko Udalak hiriaren Zilarrezko Domina eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sabin Salaberri Urzelai: "Echávarri Ortiz, Tomás" artikulua, Casares, E. (zuzendari): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Madril, Sociedad General de Autores y Editores, 1999. 4.liburuki, 583.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]