Edukira joan

Sabin Salaberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabin Salaberri
Sabin Salaberri (Musikaste 2005)
Bizitza
JaiotzaAramaio1934ko abuztuaren 20a (90 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta irrati-esataria

Musicbrainz: c69f2a62-ac78-45be-b3ec-01aaf3be2d4c Discogs: 4328661 Edit the value on Wikidata

Sabin Salaberri Urzelai (Aramaio, Araba, 1934ko abuztuaren 20a) musikaria eta irrati esataria da.

Aramaioko Ibarra auzoan jaioa, oso gaztetatik musikari lotu zitzaion. Gasteizko apaizgaitegian ikasketak Tomás Etxabarri eta Julio Valdésekin egin eta gero, Donostian ikasi zuen Francisco Escudero maisuarekin. Azkenik, Carmelo Bernaolaren zuzendaritzapean biribildu zuen bere musika prestakuntza, Jesus Guridi Kontserbatorioan. Hor irakatsi eta zuzendari izan zen. Gainera, igandero irrati saio bat zuen, eta hainbat komunikabiderentzat lan egin du.

1970. hamarkadan Amets izeneko pop taldean parte hartu zuen, teklatu-jotzaile, eta urte batzuk eman zituen Gasteizko Olabide ikastolan, besteak beste musika eta latin irakasten.

1996an San Fernandoko Arte Ederretako Akademiaren kide izendatu zuten. Bere herriko seme kuttun ere bada, eta 2006an Gasteizko Urrezko Zeledoia saria eman zioten.

Salaberriren lana beti abesbatzei lotuta egon da. Gasteizko apaizgaitegiko Schola Cantorum zuzendu zuen 1960tik 1977 arte. Geroago, Araba Abesbatza eratu zuen.


  • Seis Canciones Vascas, tenor eta orkestrarako
  • Sei Euskal Abesti, soprano eta orkestrarako
  • Tres Cantos de Navidad
  • Gora Araba
  • Oroimena
  • Guridi, Ehun Urte
  • Mendirik Mendi

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]