Tomás Aragüés Bayarte
- Artikulu hau aitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tomás Aragüés».
Tomás Aragüés Bayarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deustia, 1903ko ekainaren 1a |
Heriotza | Barakaldo, 1956ko urriaren 7a (53 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musika-irakaslea, orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Tomás Aragüés Bayarte (Deustia, Zaragoza, 1903ko ekainaren 1a - Barakaldo, 1956ko urriaren 7a) Euskal Herrian bizi izan zen musika irakasle, zuzendari eta konpositore aragoitarra izan zen. Zaragozako kontserbatorioan ikasia, 1940. urtean irabazi zuen Barakaldoko Udal Bandako zuzendari-postua eta urte hartatik hasi zen musika-irakaskuntzan Bilboko Kontserbatorioan. Obra ugari idatzi zuen konpositorea da (Obertura, Tríptico Hispano suite sinfonikoa; San Ignacio de Loyola, poema sinfonikoa; Peñas arriba, Santanderina eta Por tierras de Albarracín, banda-rapsodia; Suite Vasca, koroa), erlijio-musikak eman zion agian ospe handiena, idatzi zituen mezek bereziki: Sinite parvulos venire ad me, Ite ad Joseph, Sancho Abarca (1956). Tomas, bere semea, musikagile eta zuzendaria da orobat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.