Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denei,

Espainiako Gerra Zibilari buruzko artikulu bat idazten nengoela zalantza bat sortu zait: jakingo duzuen moduan, 1936an Euopako herrialde gehienek Espainiako Gerran ez interbenitzeko hitzarmen bat sinatu zuten eta ez dakit nola deitu hitzarmen horri. Wikipediako beste lankide batek (edo batzuek) Ez Interbentzioko Hitzarmena izena jarri diote, baina ez dut beste erreferentziarik aurkitu sarean. Beste iturrietan begiratuta, honakoak aurkitu ditut:

*Interbentzioaren kontrako batzordea

*Interbentzioaren Aurkako Batzordea

Baina ez naiz hitzarmenari erreferentzia egiten dion webgunerik aurkitzeko gai izan. Beste hizkuntzetan, Batzordearen izena darama artikuluak (es, ca, de).

Zer diozue?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Xabi22, EIMAn ez dut aurkitu, baina beste hizkuntzetan "batzordea"ren aldeko bidea hartu dute. Guztietan ere Googlek oso emaitza gutxi eman dizkit, ia denak Txokoari edo EUWPko artikuluari erreferentzia eginez.

"Ez interbentzioko" baino, naturalago iruditzen zait "interbentzioaren kontrako" eta, tradizio hain gutxikoa izanik, beharbada hobe da "batzordea" erabiltzea, "hitzarmenaren" ordez.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Elhuyar eta Zehazki hiztegiek intervenir > esku hartu bezala emateko proposatzen dute.


Nik honela emango nuke: (Espainiako Gerra Zibilean) Esku ez Hartzeko Batzordea, (edo Londreseko Komitea).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

"Interbentzio" oso sartuta dago euskaraz. "Esku hartu" erabiliz gero, "Ez Esku Hartzeko Batzordea" erabiliko nuke, naturalago.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste gai garrantzitsu bat artikulu bat irakurle guztiek erraz aurkitu ahal izatea da, alegia, birzuzenketak edukitzea, bereziki tradizio gabeko edo urriko artikulu izenetan.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

@Gorkaazk erabiltzaileak esandakoarekin, "Londreseko Batzordea" izenarekin, bat nator. Bestela, hitzarmenaren izena nahaspilatsuagoa suertatuko zaigula uste dut, hala ere, proposamen guztien izenekin birzuzenketa orriak sortuko ditut, @Iñaki LLk esan bezala, erabiltzaileak ez daitezen nahastu edo errazago sar daitezen orrialdera.

Mila esker

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Londreseko -> Londresko aldaketa egin dut

"Ez Interbentzioko Hitzarmena?" mezuari erantzun