Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Zalantza bat sortu zait artikulu bat izendatzerakoan. Zuen ustetan, zein da izen egokiena Antzigar lerroa artikuluarentzat?

Ingelesez frost line izena jasotzen du eta euskarara itzultzerakoan, "frost"-en itzulepenik egokiena antzigarra edo lantzurda izango litzatekeela uste dut, elhuyarren hiztegia jarraituz. Baina ez dakit izen hori marratxoarekin edo gabe jarri behar den.

Zer diozue?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskaltermen "frost" hitzaren ordain guztiak izozte dira. Nik antzigar hitza ez dut ezagutzen, polita da, baina ez dakit ez ote dugun izozte hitzaren alde egin behar.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Gabon @Theklan,

Elhuyarren hiztegian "frost" hitza bi modutan itzultzen du eta arrazoia duzu, eguraldiari erreferentzia egitean "izozte" hitza erabili behar da. Hala ere, nire ustez, gai honek izotzezko geruza bati egiten dio erreferentzia eta hortaz, betiere hiztegi honen arabera, izotz zuri edo antzigar izenak erabili daitezke. Horregatik uste dut, kasu honetan, zehatzagoa dela antzigar terminoa.


Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Marratxoarekin edo marratxorik gabe, nola idatzi.

Behin Joserra Garziari irakurri nion ziurrenik Euskaltzaindiaren 25. Araua ondo zekiten dozena bat euskaldun ez zirela egongo. Joserrak berak ez zuen bere burua talde fin horretan sartzen.

Nik ere ez dut neure burua talde horretan sartuko. Baina apustua egitea gustatzen zaidanez, batez ere dirua arriskatu gabe, "antzigar lerro" hori marratxoarekin zein gabe idatz daitezkeen multzokoa dela egingo nuke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik marratxoarekin jarriko nuke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Oro har, aukerakoa denean, ez dugu marratxorik erabiltzen EU Wikipedian. Hala ere, joera da artikulu zientifikoetan marratxoa erabiltzekoa edota errespetatzekoa. UEUk, Joserra Etxebarriaren ereduari lotuz, erabiltzen du; aldiz, EHUk debekatua du bere testuetan.

Dibulgazioan, oro har, ez da erabiltzen. Euskaltermek jarri ohi du estandarra (beraz, gaiaren arabera).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Behin marratxo eredu bati lotzen hasita, koherentea izan. Pentsa dezagun ENWPren kasua: AEBko ereduan "color" hitza erabiliko da; UK estandarra baliatzen denean, berriz, "colour". Biak elkarren ondoan bizi dira WPn, baina ezin dira artikulu berean nahastu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

EHUn terminologian adituak direnekin hitz egin dut eta "antzigar" baino "izozte" askoz logikoago ikusten dute. Erabilera izaten da hemen kontua.

"Antzigar lerroa" mezuari erantzun