Edukira joan

Joxerra Garzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxerra Garzia

Bizitza
JaiotzaLegazpi1953ko apirilaren 14a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Estitxu Garai Artetxe
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: joxerra-garzia-garmendia-00 Literaturaren Zubitegia: 60

Joxerra Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1953ko apirilaren 14a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen 1993tik 1997 arte. Bi anaia ditu, Juan Garzia idazlea eta Alberto Santos Garzia Garmendia kazetaria.

Gizarte eta komunikazio-zientzien fakultatean dihardu. Bertsolaritzaren munduan, bertsozale izateaz gain, gai-jartzaile eta ikertzaile moduan aritu da. Bertsolari eskoletako materialak argitaratu ditu eta tesia ere bertsolaritzaren inguruan egin zuen.[2] Hedabideen eremuan, hainbat lan egin ditu: Euskadi Irratian lan egin zuen eta hainbat urtez Euskal Telebistan Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioa aurkeztu. Aldizkari eta egunkarietan artikuluak argitaratzen ditu eta Alberdania argitaletxeko Zerberri sailaren arduraduna da. Literatura sariak jaso ditu eta literaturgintzan hainbat arlo landu ere bai.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40 lan baino gehiago daude.[3]

  • Gaur egungo bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak (2020, EHU).[4]
  • Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak (2001, Bertsozale elkartea): Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin elkarlanean.[5]
  • Kurrin-kurrun vitae. Maisu baten ikarak eta ostikadak (2004, Alberdania).[6]
  • Jendaurrean hizlari (2008, Alberdania).[7]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Egonean doazen geziak. Metaforismoak (2000, Alberdania)[13]
  • Jon Sarasua. Bertso-ispiluan barrena (1998, Alberdania)[14]
  • Jose Elorrieta. Sindikalismoaren berri onak (2001, Alberdania): Nagore Izagirrerekin elkarlanean.[15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EODA - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-06-16).
  2. Muñagorri Garmendia, Lander. ««Eskoletan adizkiak irakatsi beharrean, hobe genuke jolas modura irakastea»» Berria (kontsulta data: 2020-01-22).
  3. «Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2025-06-16).
  4. Garzia Garmendia, Joxerra. (1999). Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak: marko teorikoa eta aplikazio didaktikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-06-16).
  5. Garmendia, Joxerra Garzia; Maritxalar, Jon Sarasua; Makazaga, Andoni Egaña. (2001). Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak. Bertsozale elkartea ISBN 978-84-89283-25-1. (kontsulta data: 2025-06-16).
  6. Garzia, Joxerra. (2004). Kurrin-kurrun Vitae: Maisu baten ikarak eta ostikadak. Alberdania ISBN 978-84-96310-25-4. (kontsulta data: 2025-06-16).
  7. Garzia, Joxerra. (2008). Jendaurrean Hizlari: (Ahozko) Komunikazio Gaitasuna Lantzeko Eskuliburua. Alberdania ISBN 978-84-9868-009-6. (kontsulta data: 2025-06-16).
  8. Garzia, Joxerra. (1988). Dena dela: (bezperaren kronika) : poema liburua. Baroja ISBN 978-84-86435-67-7. (kontsulta data: 2025-06-16).
  9. Garzia, Joxerra. (1990). Zotal egunak. Kutxa ISBN 978-84-7173-171-5. (kontsulta data: 2025-06-16).
  10. Garzia, Joxerra. (1986). Malen laberinto madarikatuan. SM ISBN 978-84-348-1934-4. (kontsulta data: 2025-06-16).
  11. Garzia, Joxerra. (1988). Gau bat gauekoen artean. Erein ISBN 978-84-7568-225-9. (kontsulta data: 2025-06-16).
  12. Garzia Garmendia, Joxerra. (2019-10-31). Tunelaz bestaldean. Ediciones SM España ISBN 978-84-9855-754-1. (kontsulta data: 2025-06-16).
  13. Garzia, Joxerra. (2000). Egonean doazen geziak: metaforismoak. Alberdania ISBN 978-84-95589-00-2. (kontsulta data: 2025-06-16).
  14. Garzia, Joxerra. (1998). Jon Sarasua: bertso-ispiluan barrena. Alberdania ISBN 978-84-88669-67-4. (kontsulta data: 2025-06-16).
  15. Garzia, Joxerra; Izagirre, Nagore. (2001). Jose Elorrieta. Sindikalismoaren berri onak. Alberdania ISBN 978-84-95589-17-0. (kontsulta data: 2025-06-16).
  16. Brecht, Bertolt. (1999). Keuner jaunaren kondairak. Alberdania ISBN 978-84-88669-76-6. (kontsulta data: 2025-06-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]