Topic on Wikipedia:Txokoa

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, bi galdera ditut aipuen inguruan:

a) Lan bat (liburu bat, demagun) bi egileren artean egin badute, nola jarri behar dut? Izna ere, "gehitu informazioa" agertzen denean "hizkuntza1", "hizkuntza2" eta abar agertzen dira (adibidez), abina ez "izena1" edo "abizena1".

b) Liburu baten kapitulu bat zitatzeko, nola egin behar dut? Hau da, Max Weberrek idatzitako "Soiologia Alemanian", demagun adibidez, Martin Heideggerrek editatutako artikuluen-bildumabatean. Nola eign behar da, nola bareizi "kapitulu-egilea" eta "liburu osoaren zuzendaria"?

Momentuz biak "oinarrizko oharra" bidez konpondu ditut, baina hori jakin nahiko nuke.

Eskerrik asko.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Ba ez, ez dut probatu. Izan ere askotan artikulua word batean idazten dut, hor bilten ditut oharrak eta gero hemen jartzen dut.

Erreferentzia automatikoaren asuntuan biren artean idatzitako liburu batetarako balio luke, baina balio du libur baten barneko kapitulua aipatzeko?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Draza Mihailovitx: Hori da unibertsitate liburuetako koxka eta ez dirudi Ikusizko Editoreko txantiloia prest dagoenik horretarako. Horren inguruko eztabaida hemen izan genuen.

Zuk aipatzen duzuna zehazki da kasu korapilatsuena: bi egile artikulu baterako beste egile batzuek koordinatu duten aldizkari edo liburu batean. Begiratu hemen, UNE-ISO 690-2013, guretzako erreferentzia dena. Hor agertu egiten da zein posiziotan agertu behar den egile bakoitza (artikulukoak, liburukoak).

ISBN automatikoa sartuta egileak ondo edo zehaztasunez agertzen ez badira, Aldizkari erreferentzia txantiloia erabiliko nuke, eta hor eskuz "izena" eta "abizena" sartu, eta behean dagoen Informazio gehitu aukeran "izena2" eta "abizena2" sartu behean, ea nola geratzen den.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

@Draza Mihailovitx: Ez dakit. Nik automatikoa sortuko nuke, eta argitaratu ondoren, iturburuan gehitu kapituluaren aipamena. Agian egongo da beste eraren bat.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Sartu dezakezu izena1, abizena1, izena2, abizena2, izena3, abizena3... 9 arte baimentzen du. Atal bat bada, atala = erabili dezakezu.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik assko. Bi egile eta gainera kapitulua denean ez du guztiz ondo funtzionatzen, baina bestela (ala bi egile ala liburuaren kapitulua denean) bai.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, @Theklan, saiatu naiz egiten, eta batuzetan ondo funtzionatzen du, hau da, pertsona bakar batek koordinatutako liburu batetako atal bat idatzi behar denean, edo iburu bat bi pertsonaren artean idatzi dutenean, baina bi kasuistikek bat egiten dutenean (hau da, biren edo gehiagoren artean koordinatutako liburu baten barruko atal bat) orduan ez du ondo funtzionatzen. Saiatu naiz zuk bezala egiten ("atala" eta "abizena 1, abizena 2" erabiliz) baina ez zait ondo atera.


Hala gertatu zait azken artikuluan: Kata Pejnović


Eskerrik asko, hala ere.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zein da erreferentzia zenbakia, begiratzen saiatzeko?

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Hok dira erreferentziak:


Artikulua: BRKLJAC̆IĆ, Maja: "Pejnović, Kata" (420-422. orr.)

Liburuaren autoreak: DE HAAN, Francisca; DASKALOVA, Krassimira eta LOUTFI, Anna:

Erreferentzien zenbakiak artikuluan: 1, 14 eta 104


Artikulua: EMMETT, Thomas: “Ženski Pokret; The Feminist Movement in Serbia in the 1920s” (33-49. orr.).

Liburuaren autoreak: RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka

Erreferentziaren zenbakia artikuluan: 114


Artikulua: JALUŠIČ, Vlasta: “Women in Interwar Slovenia” (51-66. orr.)

Liburuaren autoreak: RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka

Erreferentziaren zenbakia artikuluan: 115


Artikulua: JANCAR-WEBSTER, Barbara: “Women in the Yugoslav National Liberation Movement” (67-89. orr)

Liburuaren autoreak: RAMET, Sabrina eta MAGAŠ, Branka

Erreferentzien zenbakiak artikuluan: 119, 124, 156, 158, 163, 176, 177, 181 eta 182


Artikulua: HORVATINČIĆ, Sanja: “Erased: On the Circularity of Misogyny on the Example of Female Representation in the Public Space of Zagreb

Liburuaren autoreak: HANAČEK, Ivana eta KUTLEŠA, Ana

Erreferentziaren zenbakia artikuluan: 199


Eskerrik asko!

"Aipuen inguruko bi galdera" mezuari erantzun