Topic on Wikipedia:Txokoa

Grafika linealak .tab edo Wikidatatik sartzeko aukera

8
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Txantiloi berri bat kopiatu dut eta, dagoeneko, aukera dugu Wikidatatik zein Commonsen dagoen datu tabularren artxibo batekin grafikak txertatzeko. Aukera hori ikus dezakezue Iruñerria#Bilakaera_inguruko_herrietan atalean adibide bat, edo Wikipedia:Genero orekan, urtearen araberakoa.

Posible da ere datuak Commonsen sartzen den .tab batetik (finean, kalkulu-orrialde bat) ere sortzea. Honek aukera politak sortu ditzake biztanleria edo horrelako datuekin.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Itxura ona. Esan nahi du Query Service (haren sintaxia) EU Wikipedian txerta daitekeela? Bigarren esteka ez zait irekitzen

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Query Serviceko eskariak grafiko bat egiteko aukera ematen badu, orduan bai, sar daiteke. Zerrenda bat egiteko aukera zegoen, aspaldi, wikidata list erabilita. Orain grafikoak egitea da gakoa.

Bigarren lotura zuzendu dut!

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Honekin lotuta, {{Biztanleria grafiko automatikoa}} sortu dut, Wikidatako zentsuaren datuetatik automatikoki egiten duena. Dagoeneko bi proba egin ditut (Surinam eta Altsasu) eta emaitza ona da. Bartzelona artikuluan, zerrenda luzeagoa duena, grafikoki akaso ez da hain ondo geratzen, kurbak egiten dituelako. (Zutabeekin egin dut proba baina ez da oso interesgarri geratzen)

Besterik gabe, jada erabili daitekeela, eta aitzaki ona dela ere Wikidatara zentsuko datu zaharrak igotzeko.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Emaitza ederra da, dudarik gabe!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Itzel :)

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Grafika linealak .tab edo Wikidatatik sartzeko aukera" mezuari erantzun